EROSKI marka

EROSKI-k era iraunkorrean arrantzatutako beste hiru MSC produktu izango ditu

EROSKIk bigarren sasoia du, MSC zigilu urdina duen arraina salduko duena. Arrantza iraunkorraren zigilua da, eta orain ziurtagiri hori duten beste hiru produktu gehitu ditu arraindegietan. Abakandoa da produktu berri horietako bat, eta bakailao gezatuaren eta surimiaren erretiluak dira besteak; horiekin batera, hor egongo dira arraindegiko apaletan lehendik MSC ziurtagiriarekin saltzen zituenak: Skrei bakailaoa, Kantabriako antxoa eta hegaluzea, denak ere marka propiokoak.

Orain ia urte bat, EROSKI bihurtu zen Espainian txikizkako lehen banaketa katea, MSC Marine Stewardship Council erakundearen ikuskaritza gainditu zuena; horri esker, ziurtatu ahal du bere zaintza kateko arrain freskoa arrantzaleku iraunkorretatik datorrela.

MSC arrantza ziurtagiriak arrantzalekua bezala ikuskatzen du arraina manipulatzeko prozesuan parte hartzen duten enpresak ere, eta, hortaz, bermatu egiten du egokiak izango direla trazabilitatea eta zaintza kate guztiko jarduerak. Arrantzaleku bati MSC ekoetiketa urdina eman edo ez erabakitzeko unean, honako alderdi hauek hartzen dira kontuan: stockaren egoera (arrainaren osasuna eta kalitatea, eta iraunkortasuna), ingurumen- eragina (nahi gabe arrantzatzen diren espezieak, arrantzan egitean hiltzen diren hegaztiak eta itsaso hondoan daukan eragina) eta prozesu osoaren kudeaketa, arraina harrapatzen denetik apaletara iritsi arte.

EROSKIk, ziurtagiri urdina duenetik, lehen hamabi hilabeteetan 1.000 tona arrain ziurtagiridun erosi zituen, eta Eroski NATUR markarekin saldu zuen guztia. Kooperatibak espero du urteko bi milioi kilo arrain fresko salduko dituela 2020rako MSC ekoetiketarekin. Hala, EROSKIk indartu egin du freskoen lidergoa, eta elikagai arduratsuagoen salmenta, hori baita elikadura osasungarriago eta iraunkorrago baten oinarria; eta Zurekin eredu komertzialaren oinarri nagusia.

EROSKIk konpromisoa du elikadura eredu iraunkorrago baten alde egiteko, eta lanean ari gara, kontsumitzaileari era osasungarriagoan eta arduratsuagoan elikatzeko aukera berriak eskaintzeko”, esan du EROSKIko Osasunaren eta Iraunkortasunaren arloko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak. “MSC ziurtagiriarekin gauden lehen kanpaina oso ona izan da salmenta kopuruaz ari garela, baita gehitu ditugun espezie kopuruaz ari garela ere; izan ere, konpromisoa hartu dugu itsasoko ekosistema errespetatzen duten arrantzalekuei laguntzeko”, esan du amaieran.

Oso pozik gaude EROSKI kooperatibarekin dugun lankidetza estuarekin. Batez ere estimatzen dugu MSC zigilu urdinaren eskaintza zabaltzearen alde egin duen apustuaz batera arrantza iraunkorraren nondik norakoak ere jakinaraztea jendeari. EROSKI era aktiboan ari da parte hartzen gure kanpainan (#MaresParaSiempre) eta bere bezeroei zigilu urdainarena erakusten. Funtsezkoa da herritarrek arrainaren kontsumo arduratsuaz kontzientzatzea itsasoko baliabideen iraunkortasuna bermatzeko”, esan du Laura Rodriguezek, MSCk Espainian eta Portugalen duen zuzendariak.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
115035