Eusko Label, benetako bermea
Eusko Label etiketak, HAZIk ziurtatzen duenak, produktuaren kalitatea eta produktuak Araubide Tekniko zorrotza betetzen duela ziurtatzen du. Araubide Tekniko horretan kalitate-ezaugarri guztiak jasotzen dira: arrazen hautapena eta elikaduratik hasita, hiltzearen ostean haragia tratatzeko modura arte.
Orain, Euskal Okela Eroski NATUR eska dezakezu haragitegiko salmahaian. Gure establezimenduetan mota hauek aurki ditzakezu, besteak beste:
- Azpizuna
- Txahal mokor edo maskala xerra
- Entrekota
- Behiki-erregosia
- Txuleta
- Behi hezur-zankarra
Zergatik Euskal Okela Eroski NATUR?
- Eroskik tokiko produktuekin eta ekoizleekin duen konpromisoari jarraiki, gure hurbileko ingurunearekin hornitzen garelako.
- Eroskik, Eusko Jaurlaritzaren eta HAZIren lankidetza-esparruaren barnean, lehen sektorea bultzatu eta tokiko produktuen garapena sustatu nahi duelako.
- Hitzarmen honek Eroskik gure inguruaren eta baserrien testuinguru ekonomikoren alde egiteko politikaren barne dagoelako.
Eroski NATUR, jatorria eta zaporea
Betidanik, gure Eroski NATUR markarekin onena eman nahi dizugu. Eta horregatik, gure harategietan ere, Adierazpen Geografiko Babestuarekin (AGB) bat egiten dugu, zapore onena duten jatorri ziurtatutako produktuak eskaintzeko.