Naturala edo oliotan, gure latako EROSKI oilasko-bularkia handi eta txikien gustukoa izango da. Oso egokia da jatordu azkar eta errazetarako, ogitartekoetarako, entsaladetarako, pastarekin jateko edo pizza baterako.
Duela gutxira arte produktu ezezaguna zen, baina oso onarpen handia izan du. Ohiko atun-lataren ordezko bikaina. Proteina ugari du eta anoa bakoitzak gehienez ere 55 kaloria ditu.
Haragi zuria du, arina, eta gatz ukitu egokia du. Oilaskoa, ura edo ekilore-olioa (naturala edo oliotan dagoena izatearen arabera) eta gatza besterik ez ditu. Gehigarririk, kontserbatzailerik eta koloragarririk gabea.
Datu bitxi bat ere badugu, EROSKI kontserbako oilasko-bularkien bi erreferentziak eta gureak ez ziren beste bi aztertu genituen eta EROSKI markakoak hobeak zirela esan zuten, alde handiarekin. Batez ere, bigunak eta mamitsuak zirelako, zaporetsuak zirelako, zapore naturala zutelako eta behar adinako gatz ukitua zutelako.