Tokiko produktua

EROSKIk eta Artzai-Gaztak gaztaren inguruan indarrak batu dituzte, sektoreko munduko hitzordurik garrantzitsuenean

EROSKIk eta Artzai-Gaztak akordio bat sinatu dute, kolaboratzaile aipagarri izateko World Cheese Awards sarien 28. edizioan. Ekitaldia International Cheese Festival ekitaldiaren baitan antolatzen da, eta Donostian egingo da azaroan. Ardi latxen gaztaren egileen-artzainen elkartea aurtengo edizioko antolatzaile-kidea da, Guild of the Fine Food lehiaketaren sortzaileekin batera (gourmet produktuen elkarte ingeles nagusia, nazioartean erreferentea dena).

Nazioarteko gazta-txapelketarik garrantzitsuena da mundu osoan, eta urteko hitzordu gastronomiko garrantzitsuenetako bat ere bai. Sinergia ugarik bat egin dute tamaina horretako jaialdia antolatzeko, hainbat parte-hartzaileren ahaleginen emaitza izan delarik: Artzai-Gazta Elkartea, Idiazabal Jatorri Deitura, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, Gipuzkoako Foru Aldundia, Basque Culinary Centre unibertsitatea eta Donostia 2016 fundazioa.

Ekitaldiaren xede nagusia artisau-gaztaren ekoizpenarekin lotutako ustiapenak sustatzea eta indartzea da, eta landa-garapenarekin konprometituta dagoen ekoizpen-sektore hori balioan jartzea. Misiotzat dauka lanbideko publiko atzerritarrari, bertakoari eta turistei artisau-eran egindako gaztak eskaintzea, eta kalitatezko esperientzia kulturalak eskaintzea (dastatzeak, gastronomia, tailerrak, hitzaldiak eta beste jarduera batzuk), bizikidetza sustatzeko eta artisau-ekoizleen lana bultzatzeko. Halaber, ekoizleen eta saltzaileen artean negozio-harremanak sortzeko eremuak sortuko dira, hala nola ekintza zehatzak (“fast dating”) edo aurkezpenak “corner”-etan.

Jaialdiak bost kontinenteetako 40 herrialdetako 3.000 gazta eta nazioarteko 250 dastatzaile bilduko ditu. Era berean, Espainiako eta Europako Jatorri Deiturako ekoizleek, nazioarteko sukaldari ospetsuek, artisauek, unibertsitateek eta gazta- eta gastronomia-industriako enpresek parte hartuko dute. Aurreikusita dago 20.000 pertsona baino gehiago bertaratuko dela bost kontinenteetatik.

1.400 gazta mota baino gehiago EROSKIn

Azken urteotan, EROSKIn ahalegin handia egin dugu salmenta-puntuetan bertako produktuak sartzeko, tokiko elikagaien kontsumoa sustatzeko erronkari erantzunez Konpromiso horren ondorio, gazten sektorean 216 hornitzailek egindako 1.415 gazta ezberdin komertzializatu ditugu gure merkataritza-sarean, eta 40 milioi euro inguruko erosketak izan genituen 2015ean. Espainian hogeita sei Jatorri Deitura Babestu daude, bai eta gaztaren Adierazpen Geografiko Babestu (AGB) bat ere;, eta EROSKIk guztiekin lan egiten du.

ovejas

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
17322