EROSKI enpresa

EROSKIn hasiera-hasieratik izan gara desberdinak. Jakin ezazu zergatik!

EROSKIN hasiera-hasieratik izan gara desberdinak. Beste enpresak ez bezala jaio ginen eta eredu desberdina erabili genuen. Bazenekien kooperatiba bat garela eta kontsumitzaileen kooperatiba txikiak elkartzearen ondorioz sortu ginela? Gaur egun funts hori mantentzen dugu eta kontsumitzaileak dira gure estrategiaren muina. Izan ere bezeroen ikuspegiari, konpromisoari eta lanari esker gaur egun hobeak gara.

Baina ez gaitezen azkarregi ibili! Ia 50 urteko historia dugu. 50 urteko lana, berrikuntza, hobekuntza… eta paragrafo bat ez da nahikoa gauza guztien berri emateko. Gure jatorria aztertu eta enpresa desberdina zergatik garen jakin nahi?

1969. urtea zen. Neil Amstrong ilargira iritsi zen (badakizue “urrats txikia gizakiarentzat, handia gizateriarentzat”); Led Zeppelinek bere lehenengo diskoa atera zuen eta Beattlesak jendaurrean aritu ziren lehenengoz; Mario Puzok “Aitabitxia” eleberria argitaratu zuen eta zine aretoetan Easy Rider ikonikoa estreinatu zen. Kokatu zarete? Ongi!

Garai hartan eredu kooperatiboa indarrean zen Europan. Gertuago, Euskal Herriko, Andaluziako eta Kataluniako ia herri guztietan zeuden tokiko kontsumo-kooperatibak: elikagaien dendak, arropa eta drogeria kontsumitzaileek beraiek kudeatuta, baldintza hobeetan erosi ahal izateko elkartu baitziren.

 

 

Europar merkataritza ohartzen hasita zegoen hobe zela marjina txikiagoarekin produktu gehiago saltzea, ordura arte alderantziz egiten zen arren, hau da, produktu gutxi saldu marjina oso altuekin. Merkataritza-eredua eboluzionatzen ari zen.  Aldaketa handiekiko garaia zen eta kooperatiba hauek laster egin beharko zioten aurre banaketa sektorean gertatzen ari zen eraldaketa handiari.

Nola egokitu zitezkeen errealitate berri honetara herrietako kooperatiba txikiak? Bat egin eta kooperatiba bakar eta indartsuagoa sortuz.

Gure inguruan kontsumoko bi kooperatiba-gune txiki sortu ziren, errealitate berri honi erantzuna aurkitu asmoz:  Garai hartako Caja Laboralen inguruan bildu ziren 5 (Guerniquesa, Marquinesa, Amorebietako Zornozana, Arrasateko San Jose eta Aretxabaletako Andra Mari) eta Antonio Cancelok eskatuta sortutakoa; Cancelo Eibarko Joan XXIII kooperatibako gerentea eta administratzailea zen eta bere gertuko bi kooperatibarekin lotura handiak zituen: Ermuensa eta Elgoibarresarekin. Bilerak eta baterako lanak hasi ziren.

 

EROSKIn hasiera-hasieratik izan gara desberdinak. Jakin ezazu zergatik!

 

Bilera horietako batean sortu zen EROSKI izango zenaren muina. Lantalde bat sortu zen elkarte txiki haien balioak eta printzipioak mantenduko zituen kooperatiba-proiektu bat abian jartzeko asmoz, eta aldi berean, testuinguru jakin hartan ereduaren jarraipena eta iraunkortasuna bermatuz.

Europara joan ziren jada bazeuden kooperatiben arteko elkarteak gertutik ikustera, haien antolakuntza eta lortu zuten garapen-maila ikustera. Alemanian eta Suitzan izan ziren, eta Suitzako bi kooperatiben ereduak zehatz aztertu zituzten: Migros eta Coop Suisse. Lehenengo kooperatiba-eredua integratzaileagoa eta bertikalizatua zen; aldiz, bigarrena federatiboagoa zen, kooperatibako taldeek beren forma juridiko independentea eta beren nortasuna mantendu zituzten. Bi proposamenak aztertu eta Migros eredu integratzailea aukeratu zen Batzarrean.

Aurrez aipatutako kooperatibei Rekalde-Berri eta Matienako Auzunea gehitu zitzaizkien. Horien guztien ondoren, 1969an Comerco eratu zen 88 langilerekin eta 40.000 kontsumitzaile baino gehiagorekin.

Bai, Comerco!! Ongi irakurri duzue. Hori izan zen gaur egun EROSKI denaren lehenengo izena. Zergatik eta noiz aldatu genuen izena? Handik urtebetera, 1970ean, nomenklatura hori zuen elkarte bat bazegoelako (Nestlérena). Hori dela eta, Comerco izateari utzi eta EROSKI sortu zen, Erosi eta Kide (bazkide) hitzak batuta.

 

EROSKIn hasiera-hasieratik izan gara desberdinak. Jakin ezazu zergatik!

 

Eta esaten den bezala, gainerakoa historia da! EROSKIREN historia, kooperatibismoarena, kontsumerismoarena… Bezeroak trebatzeko eta informatzeko konpromisoarekin eman genituen lehenengo urratsak eta pixkanaka haziz joan ginen. Hauek dira lehenengo urte haietako gure kronologiaren zedarrietako batzuk:

  • 1971: Azpeitia, Elgoibar, Elorrio eta Legazpiko kooperatibak elkartu ziren.
  • 1972: Europar joerei jarraituz, lehenengo denda ireki genuen, 3.000 metro koadro baino gehiago zituen eta Txantrean (Iruñea) zegoen.
  • 1972: Billabonako Guziona kooperatiba elkartu zen.
  • 1974: Elorrioko plataforma eratu zen eta altzari-denda moderno bat jarri zen abian han. Gaur egun gizarte-egoitza da.
  • 1976: Urte hartako urtarrilean izandako elurtearen ondorioz, Elorriko biltegi nagusia erori egin zen; aurreko urtean suteengatik eta uholdeengatik zenbait kate izan ziren dendetan.
  • 1976: Gauzak horrela, bazkide langileak eta bazkide kontsumitzaileak inoiz baino gehiago elkartu ziren. Batzorde kontsumeristak sortu ziren bezeroarengandik gertuago egoteko eta herriko balioetan sustraituen zeuden kultura-jardueren garapena sustatzeko. Garai hartan sortu ziren lan-batzordeak ere (langileak ordezkatzeko). Urte haietan argi ikusi zen elkartasuna arrakastarako formula zela.

Gure historiagatik, formula honen emaitza onengatik, kooperatibismoaren printzipioetan sinesten dugulako… Horregatik guztiagatik eredu honen aldeko apustua egin genuen eta gure bazkide kontsumitzailerik gabe ezinezkoa izango zen. Enpresaren zati garrantzitsua dira eta gure gizarte-organoetan parte hartzen dute (Batzar Orokorrean, Kontseilu kontsumeristan, Batzorde kontsumeristan…). Beren ekimenari esker jaio ginen 1969an eta beren babesari esker gara gaur garenak.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
36827