Eroski NATUR

EROSKIn, Kantauriko Antxoak konpromiso zaporea du

EROSKI Natur Kantauri itsasoko Antxoa MSC

Kantauri itsasoko MSC EROSKI Natur antxoa gure arrandegietan dago. Zapore eta freskotasunagatik ezagutuko duzu, baina, batez ere, haren kontsumorako funtsezko beste alderdi batengatik: jasangarritasuna. EROSKIn, ingurumenarekin konprometituta gaude eta horregatik, gure EROSKI Natur antxoak MSC zigilua dauka, itsasoaren etorkizuna babesten duena.

Arrantzatu berriak eta zuretzako prest

Antxoaren sasoia martxoaren 1ean hasi eta ekainaren 30era arte luzatu ohi da, baina aurten, COVID-19 gaixotasunaren pandemiaren baldintza berezien ondorioz, kanpainaren hasiera apirilaren 20ra atzeratu da. Epea aldatu daiteke EBk ezarritako kuota lehenago arrantzatzen bada. Itsasontziak gauez ateratzen dira eta egunsentira arte lan egiten dute. Bajurako inguraketa erabiltzen da antxoa arrantzatzeko. Horrenbestez, 360 graduko zirkulu bat egiten da, gainazaleko arrain-sardak inguratuz, eta sarea itxi egiten da azpitik, antxoek ihes egin ez dezaten. MSC ziurtagiriak bermatzen du erabilitako arrantza-teknikek inpaktu oso txikia dutela itsas hondoan eta beste espezie batzuengan.

Itsasontziak harrapaketak lortu ahala iristen dira portura.

Kamioi hoztuetan garraiatzen dira, 2 gradutik beherako tenperaturan.  Antxoa Kantauri itsasoan arrantzatzen da eta zuzenean heltzen da iparraldeko portuetara. Horregatik, zaporerik oneneko produktu freskoa eskaintzen dizugu gure arrandegietan.

Entregatzeko bizkortasunari esker, fresko-fresko iritsiko dira zure mahaira, testura eta zapore guztiarekin. MSC ziurtagiria lortu duten antxoak beste espezieetatik bereizita garraiatzen dira, nahastu edo galdu ez daitezen. Erraz identifikatuko dituzu arrandegiko salmahaian, MSCren zigilu urdinari esker.

Arrantza arduratsuarekin konpromezua

Gure arrandegietan arrantza jasangarriaren akreditazioa lortzen aitzindari

Duela bi urte, Marine Stewardship Council (MSC) nazioarteko erakundearen auditoretza gainditu zuen txikizkako banaketa-kate bakarra bilakatu ginen Espainian, eta lehena ere bai. Auditoretza horrekin arrantzategi iraunkorretatik datorren arrain freskoaren zaintza-katea egiaztatzen da.

‘MSC’ ziurtagiriak arrantza-tokiak eta arrainaren manipulazio-prozesu osoan inplikatutako enpresak ikuskatzen ditu; ondorioz, MSCren zigilu urdina daramaten produktuetarako zainketa-kate osoan praktika onak eta trazabilitatea bermatzen dira. Arrantzaleku bati arrantza jasangarriko ziurtagiria emateko kontuan izan beharreko faktoreak hauek dira: arrain-populazioaren egoera, arrantza-aparailuek habitatean duten eragina eta arrantza-tokiaren kudeaketa.

Horrez gain, duela bi urte, GLOBALG.A.P. akuikulturako zaintza-katearen ziurtapenerako ikuskaritza gainditzen lehenengo banaketa-katea bilakatu ginen Espainian, eta bigarrena Europan. Arrandegietan saltzen diren halako hazkuntza-motako espezieak modu seguruan eta jasangarrian ekoiztu direla bermatzen du ziurtagiri horrek.

Kontserbetan eta izoztuetan ere, jasangarritasunarekin konprometituta

Arrantza-aparailu jasangarrienen aldeko apustua egin dugunez, kontserbarako atun-hornitzaileekin ere akordio bat dugu eta horren arabera, gure hornitzaileek hitza ematen dute Arrantza Jasangarrirako Nazioarteko Fundazioaren (ISSF) jasangarritasun printzipioen arabera hornituko direla. Arrantzarako aparailu arduratsuenekin (kanaberaz, FAD, MSC eta FIP gailurik gabe) arrantzatutako atun-bolumena hazten ari da eta gaur egun, erosten dugun kontserbarako atunaren % 30 arrantza jasangarri eta arduratsuan du jatorria.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
313136