Tokiko produktua

Errioxako tokiko ekoizpenarekin dugun konpromisoa indartu dugu

EROSKIn konpromiso sendoa dugu gure jarduera-eremuetako tokiko ekoizpenarekin eta horren adierazle garbia da gure sare komertzialean hurbileko produktuei eman diegun bultzada. Hala, Errioxako tokiko jakien salmentek goranzko joeran jarraitzen dute EROSKIn eta % 25,3ko hazkundea izan dute ekitaldi honen lehen erdian.

Hazkunde horren gailurrean tokiko produktu freskoak daude

Hain zuzen, tokiko jatorriko produktu freskoen salmentek % 21 egin dute gora. Horien artean, eskualdeko fruta eta barazkiek izan dute hazkunderik handiena (hala nola, Rincón de Soto Jatorri Deitura Babestuko konferentzia udareek), salmentak % 27 inguru areagotuz. Era berean, tokiko jatorriko urdaitegiko produktuek ia % 17ko hazkundea izan dute aurreko urteko aldi berarekiko.

“Tokiko ekoizpeneko eta sasoiko produktu freskoen eskaintza zabala gure saltokien bereizgarri bihurtu da. Urtez urte, tokiko produktuak merkaturatzeko gure konpromisoak gora egiten du eta une honetan, COVID-19ak eragindako egoera zailaren aurrean, lehentasun handiagoa eman diogu nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiekiko elkarlanari. Tokiko produktuak kontsumitzeko garaia da, kontsumoa, lanpostuak eta ekonomia berreskuratzeko eta mantentzeko. Hurbileko produktuek kokapen nabarmena irabazi dute gure linealetan eta haien salmenta-bolumenaren hazkunde etengabeak erakusten duenez, gure bezeroek ere halako produktuak nahiago dituzte, iraunkorragoak, freskoagoak, osasuntsuak eta kalitate handiagokoak”, adierazi du Asun Bastida EROSKIren Tokiko Produktuetarako merkataritza-zuzendariak.

Gure politika komertzialak ahalik eta gehien bultzatzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortuz eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapena sustatuz. Espainian ditugun 4.200 hornitzaile komertzialen artetik, erdia baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira. Eredu horrek tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen-sare oso dibertsifikatua bultzatzen du sektorearen iraunkortasunerako funtsezko elementu gisa.

EROSKI Errioxan

Errioxako 160 hornitzaile ingururekin lan egiten dugu, 60 milioi euro inguruko urteroko erosketa-bolumenarekin, eta eskualdeko 1.300 produktu inguru merkaturatzen ditugu (horietako asko, “Errioxako Jakiak” etiketarekin).

Guztira, online supermerkatuez gain, 27 establezimendu ditugu Errioxan, supermerkatuak eta dibertsifikazio-negozioak barne. Gainera, 75.000 bazkide bezerotik gora ditugu autonomia erkidego horretan, EROSKI club fidelizazio-programaren bitartez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
324404