
Ekainaren 20an Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatzen dela kontuan hartuta, EROSKIn, bezero kontsumitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu ACNUR erakundearekin batera azken sei urteetan zehar egindako ekimenetan parte hartzeagatik.
2015az geroztik, Gabonetako Izar Solidarioaren kanpaina egiten dugu eta horren bitartez, kontsumitzaileen ekarpenei esker, 314.000 € inguru bildu ditugu, Siriako familia errefuxiatuentzako premia biziko materialak erosteko eta UNICEF, Amigos de los Mayores eta Médicos sin Fronteras erakundeen bitartez beste hainbat kausa bultzatzeko.
“Partaidetza handiko kanpaina arrakastatsua izan zen, Fundraisingaren Espainiako Erakundearen saria merezi izan zuena, GKE-Enpresa arteko lankidetza onenaren kategorian. Gure dendetako langileak oso inplikatuta aritu ziren bezeroei kolaboratzeko premia helarazten, eta hala, gure erakundearen bitartez bideratu zuten milaka bezerok beren elkartasuna, Gabonetako apaingarri xume bat erosita: EROSKIko Izar Solidarioa”, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoa EROSKIren osasun eta iraunkortasuneko zuzendariak.
Ekimen horrez gain, beste ekintza batzuk abiatu ditugu ACNUR erakundearekin batera; adibidez, hotzaren aurkako Poltsa Solidarioaren proiektua, 2019ko urrian zehar garatutakoa. Ekimen horretan, poltsa berrerabilgarrien salmentaren bitartez, 3.000 € inguru bildu ziren EROSKI hipermerkatuetako eta EROSKI/center eta EROSKI/city supermerkatuetako linealetan. Ekintza solidario horren bidez lortutako diruarekin, berotzeko eta bizirauteko sortak eskaini ahal izan genizkien neguko hilabeteetan lekualdatutako pertsonei eta errefuxiatuei.
Garatutako kanpaina berrienetako bat Zentimo Solidarioena izan da, 2021eko urtarrilean egindakoa. Bezero eta bazkideen laguntzari esker, bost urtetik beherako Sudaneko 19.000 pertsona errefuxiatu baino gehiagori txertoa jarri ahal izan zaie Txadeko ekialdeko errefuxiatu-esparruetan.