Belle

Eta aurten edertasuna oparitzen baduzu?

Ingelesez, ‘crack’ hitzak hautsi esan nahi du eta ‘christmas’, Gabonak. Hortaz, hauxe dugu termino anglosaxoi horren atzeko istorioa:

‘Christmas Crackers’ delakoak kutxa zilindriko luzeak dira, gozoki itxurakoak. Bi pertsonen artean irekitzen dira, bakoitzak mutur batetik aldi berean tira eginda. Paper-zatirik handienarekin geratzen denak edukia bereganatzen du. Dibertigarria, ezta?

Tradizioak dio ideia 1847an bururatu zitzaiola Tom Smith-i, Londreseko gozoki-denda baten jabeari. Lehenengo pakete horrek, gozokiez gain, tipula-paperezko koroa bat zekarren, papertxo batean idatzitako esaldi edo txiste batekin.

Denborarekin, ideia eboluzionatuz joan da eta gaur egun kolore ezberdinetako koroak dakartzate, gero eta sofistikatuagoa den opari txiki batekin, batez ere, kosmetikaren munduan. Erresuma Batuan, oso tipikoak dira Gabonetako afarietan eta lagunen arteko ospakizunetan.

Zer dakar Magic in Red belle&MAKEUP sortak?

Gabon hauetan, edizio mugatuko sorta paregabea eskaintzen dizu belle&MAKE-UP-ek, opariak egitea askoz errazagoa izan dadin. Gorri eta zilar koloreko christmas cracker dotore bat, Gabonetako otorduetan zure edertasuna eta irribarrea nabarmentzeko ezinbesteko artikuluak ezkutatzen dituena.

Produktu horiek jaietarako estilo txukuna lortzeko pentsatu dira, betile nabarmenekin, ezpain gorri satinatu bikainekin eta tonu berdineko azazkalekin. Look sofistikatuenetan aplikatzeko oinarrizko xehetasunak, estilismo xumeagoak edertzeko ere balio dutenak; adibidez, bakeroa, artilezko jertsea eta kirol-oinetakoak konbinatzen dituen look bat.

Lagun ikusezinaren zozketa horretarako opari ezin hobea edo Gabonetako zuhaitzaren azpian nabarmenduko den detaile original bat. Edo bestela… zure buruarentzako Gabonetako kapritxo merke bat.

Ordezko betileen efektuko maskara: silikonazko ile-moldekagailua pasatzen dugun bakoitzean, bolumena, kurbadura, luzera eta definizioa ematen die betileei, 3D efektua lortzeko. Maskararen formulak pantenola eta E bitamina dauzka, betileak babestu eta sendotzeko.

19 Capri ezpain-margo satinatua: akabera distiratsua gorri klasiko hilezkorrean. Olio naturalek eta E bitaminek aplikazioa errazten dute eta ezpain suabeak eta zainduak izateko ezaugarri hidratatzaileak eskaintzen dizkigute.

01 Rouge ezpainetako arkatz profilatzailea: iraupen luzea. Hidratazioa errazten duten argizariekin eta E bitaminarekin aberastutako formula. Profilaketa suabea eta zehatza.

12 Berry azazkal-laka: formula honek Gloss Seal’R patentatutako teknologia erabiltzen du eta horrek distira iraunkorra eta apartekoa ematen die azazkalei. Gainera kolorearen intentsitatea, lehortzeko denbora eta iraupena hobetzen ditu, eta beganoentzako egokia da. 10 free formula. Punta borobileko pintzel aplikatzaile berria, kolorearen aplikazioa kontrolatzeko zehatza eta fina.

Eta gogoratu gure gabonetako otarretaz!

EROSKI-n esklusiboak dira eta oparitzeko ideia oso ona da. Etxera eramateko prest aurkituko dituzu, edo zure dendan kontsultatu dezakezu zuk zeuk aukeratutako produktuekin otarre bat egiteko aukera dagoen.

Belle NATURAL produktuez osatutako otarre batean pentsatzen ari zara. Produktu hauen %98-a osagai naturalez edo jatorri naturaleko osagaiez eginda daude. Izugarria!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
297999