Ostiral eta larunbat honetan (ekainaren 2a eta 3a), EROSKI dendetara gerturatu eta ekarri zure harri-koskorra, guztiok eta batez ere gutxienen dutenek uda on bat pasa dezaten.
EROSKIk Elikagai Bilketa Handia antolatuko du ostiral eta larunbat honetan, eta bi modalitate egongo dira: tradiziozko emate fisikoa eta kupoien bidezko bilketa.
Hipermerkatuetan bilketa mistoa egingo da eta zenbait Supermerkatutan kupoi bidezko bilketa soilik egingo da.
- Bilketa mistoa: Bi modutan bilduko da, hau da, produktu fisikoak bilduko dira eta kupoiak erosi ahal izango dira Elikagaien Bankuak produktuengatik trukatu ahal izateko.
- Kupoi bidezko bilketa (kupoiak soilik): Bezeroek kutxetan eros ditzakete kupoiak. Kupoi bakoitzak 5 euro balioko ditu, eta kupoien bidez lortutako zenbatekoa Elikagai Bankuaren eskura geratuko da, beharrezkoak dituzten produktuak eros ditzaten.
Aurreko kanpainetan bezala, EROSKIk dohaintza gehigarria egingo du: kanpainan jasotako guztiaren % 7, alegia.
Gure bezeroen solidaritateari esker, 444 tona elikagai eman ditugu Bizkaiko gizarte-egoera ahuleko taldeei laguntzeko Elikagaien Bankuek antolatutako azken Bilketa Handian 2016ko azaroko azken asteburuan. Ekimenean Bizkaiko 114 EROSKI establezimenduk hartu zuten parte.
Zenbaki hori 670 pertsonek urtebetean kontsumitzen dutena da.
20 urtez Elikagaien Bankuekin lankidetzan
EROSKI 1996an hasi zen Elikagaien Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta talde zaurgarrien eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan zeuden pertsonen aldeko ekimen sozialak eskatzen zizkiguten bezeroek hala proposatuta. Horrela, “Kilo Operazioa” kanpainak hasi ziren urte horretan bertan, gure EROSKI dendetan elikagaiak biltzeko.
Ondoren, beste programa bat abiarazi genuen, lehentasunezko kontsumo-datatik gertu zeuden baina segurtasun osoz kontsumi zitezkeen elikagai ontziratuak dohaintzan emateko. Gaur egun, EROSKIren programa horrek eta Elikagaien Bankuek “Zero Hondakina” egitasmoarekin engaiatuta jarraitzen dute, kontsumitzeko egokia den elikagai bat ere ez botatzeko gure hipermerkatuen eta supermerkatuen sare osoan.
Duela gutxi, krisi ekonomikoak lehenbiziko ondorioak izan zituenean, elikagai freskoetara hedatu genuen egitasmoa EROSKIk eta Elikagaien Bankuek Horretarako, dohaintzen logistika berregituratu behar izan zen, hozte-katea mantentzen zela eta emandako elikagaiak hartzaileei elikadura-segurtasun osoz iristen zaizkiela bermatzeko.
EROSKIk “Urrezko galburua” irabazi du, elikagaien bankuen espainiar elkarteak (FESBAL) ematen duen sari nagusia; elikagai arloko soberakinak elkartasunez banatzen laguntzen duten erakundeei ematen zaie sari hau.