Zorteko zaude. Hemendik aurrera, eyeliner-ak ez dizu hutsik egingo. Hainbeste egun etxean eman eta gero, zure eyeliner-a ezin hobeto erabiliko duzu. Jada ez duzu aitzakiarik. Horretarako, ezinbestekoak dira hiru urrats hauek: Lehenengoa, teknika ezagutzea; bigarrena, delineatzaile on bat edukitzea; eta, hirugarrena, asko praktikatzea. Orain bertan, denak eskura dituzu. Lehenbizikoa hurrengo artikuluan azalduko dizugu; bigarrena, gure EROSKI dendetan eskura dezakezu, eta, hirugarrena, aldiz, etxean igarotako denbora praktikatzeko aprobetxatzean datza. Oso garrantzitsua da nork bere burua zaintzeko eta erlaxatzeko denbora hartzea; baita egunerokoan presaka ibiltzeagatik egin ezin ditugun gauza horiek guztiak egiteko ere. Ausartu zure begiei ahalik eta probetxurik handiena ateratzen!

1. Aplikatu 12 Perla begi-itzala betazal mugikor osoan.
2. Pintzel alakatua eta 02 Turmalina begi-itzal marroia baliatuta, marraztu betileen goiko lerroa goranzko norabidean eta betertza markatu. Oinarri horren gainean eyeliner-aren lerro beltza marraztu.
3. Irri egin marraztutako lerroa irribarreak sortutako adierazpen-lerroekin bat egiten duela eta, beraz, norabide berdinarekin jarraitzen duela egiaztatzeko eta begietako makillajea natural ikus dadin.

4. Aplikatu Precise Max begi-delineatzailea itzalaren oinarriaren gainean, ukitu txikiak emanez. Lehenbizikoan lerro perfektua lortzea zaila da, eta asko praktikatu behar da aurretik. Bitartean, ukituen bidez marra txikiagoak egitea askoz errazagoa da. Horrela, ondo geratuko dela ziurtatuko duzu.
5. Egiaztatu begi biak berdin daudela eta akats txikiak zuzendu, obsesionatu gabe.
6. Aplikatu betile estra-luzeen efektuko betile-maskarako geruza bat eyeliner-aren leuntze-efektua indartzeko.
7. Makillatu aurpegi naturala eta ezpainak nude edo gorriz gaueko look sofistikatuagoa lortzeko.

Oinarrizko begi-delineatzaile hau menderatzen duzunean beste aukera batzuk erabiltzen hastea gomendatzen dizugu. Ausartuko al zara sixties estiloarekin?
belle&MAKE-UP produktu guztiak EROSKI dendetan baino ez daude.