EROSKIn badakigu tokiko produktu ororen atzean istorio bat dagoela. Tradizioz eta esfortzuz betetako istorioa. Giraldo enpresaren kasuan, berrikuntzan eta lehengaiaren kalitatean oinarritzen den istorioa. Adolfo Giraldorekin, Bacalao Giraldo enpresako gerentearekin, hitz egin dugu euren produktuaren berezitasunez eta euskaldunen mahaietara “neurrira egindako gourmet elikaduraren” alde egin duten apustuaz.
Laburtu ezazu Giraldo enpresaren istorioa eta filosofia, zergatik bakailaoa?
JATORRIA ETA IDEIA. 1976an hasi zen guztia, Francisco Giraldok, Gasteizko Basoa kaleko janari-dendako jabeak, bakailaoan espezializatzea erabaki zuenean. Euskadin oso errotuta zegoen produktu hori, eta munduko generorik onena inportatu eta denda espezializatu batean saltzen hasi zen.
Etorkizunean jarritako ikuspegiarekin, partida bakoitza xehetasunez hautatu eta bezeroen gustuak eta jarrerak zehatz-mehatz aztertu ondoren, enpresa lidergora eramango zuen ideia sortu zen: Bakailao “gatzgabetua” eskaintzea, neurrira egindako piezekin, bere propietateak akatsik gabe mantenduz, baina erosoagoa, praktikoagoa eta betiko zaporearekin.
Ideia horrek arrakasta izan zuen berehala, eta aurreikuspenek gainezka egin zuten, janari-dendako sukaldetik etxera eramateko prestatutako plateren atal berria barne. Gastronomiaren unibertsorako urrats horrek, zentzu guztietan, espazioen mugaketaren arazoa konpondu egin behar zela planteatzera behartu zuen. Horrela hasten da etorkizuneko proiektu handia, bakailaoaren merkaturatzea eta goi-mailako sukaldaritza prestatuaren iraultzaren aldeko apustua uztartzen dituena. Ideia berritzaileak, lehengai onenak eta etengabeko bilakaeran dagoen I+G+b batek enpresaren filosofia sostengatzen dute, ostalaritzaren eta, oro har, elikaduraren unibertso aldakorrera hornitzeko eta egokitzeko.
Zergatik hautatu beharko genuke Giraldo bakailaoa eta ez beste bat? Zer da marka berezi egiten duena?
Gure bakailaoa Gadus morhua da, barietaterik hautatuena, artisau eran arrantzatzen da amuarekin eta itsasontzi txikietan, harrapaketa garaian eta planetako ur garbienetan, Islandia eta Faroe uharteen artean. OMEk munduko arrainik osasungarrienetakotzat jotzen du bakailaoa, ezaugarri nutrizionalak dituelako. Jasangarritasuna, kalitatea eta artisautza oinarrizkoak dira guretzat.
Giraldo aukeratzeko funtsezko beste arrazoi bat da produktuaren trazabilitatea erabat bermatzen dela, uharte haietan sortzen eta gazitzen denetik gure azken belaunaldiko instalazioetan egiten dugun dekantazio naturalaren bidezko gatzgabetze-prozesu esklusibo eta aitzindarietaraino.
Gure ustez Giraldo bakailaoa aukeratzeko guztiz erabakigarriak diren beste ezaugarri batzuk ere aipatu behar dira, gure markaren bereizgarriak direnak. Produktuak pieza desberdinekin duen moldakortasunaz eta praktikotasunaz ari naiz. Sukaldaritza tradizionalerako eta abangoardiako sukaldaritzarako produktu egokia da, hainbat eta hainbat produkturekin harmonizatzen duelako eta platerak eta pintxoak egiteko ia teknika guztiak onartzen dituelako, errentagarritasuna ahaztu gabe, piezaren % 100 aprobetxatzen baita.
Giraldoren produkturik ezagunena bakailaoa izango bada ere, plater prestatuak duintzeko apustu garbia dago, ezta? Zerk bereizten ditu zuen platerak besteetatik?
Elikaduraren eta ostalaritzaren mundua nabarmen aldatu da oso denbora gutxian, eta, beraz, etengabe berritu behar da. Gaur egungo gizarteak beste kontsumo-estilo batzuk eskatzen ditu, beste ohitura batzuk ditu. Horregatik, “neurrira egindako elikadura” eskaintzea erabaki genuen, gourmet bereizgarri batekin eta, beti bezala, eraginkortasuna eta errentagarritasuna zapore onenekin bilatuz.
Gure komunikatuetako batzuetan azpimarratzen dugun bezala, “eramaten den” sukaldaritza da, fidagarri, gourmet eta osasungarria. Guztia, berriz ere, bezeroarentzat praktikoena eta bermatuena izan dadin, kontserbagarririk gabe ontziratuta. Gabonetako azken kanpainan esan genuen bezala, “Giraldon, gure prestatutako produktuen sortari osagai berezi bat gehitu diogu: Denbora! Dastatzeko prest dauden plateren sorta honekin familiari eskaini ahal izango diozun denbora.
Giraldo enpresaren zein produktu ezin da faltatu aurtengo Gabonetako mahaietan?
Gure gama zabalaren barruan, egin nahi duzun errezetara gehien egokitzen den ebakia aukeratu dezakezu arrandegiko atalean, eta, gero, gure saltsekin ondu.
- Papurtua, ajoarrieroa, entsaladak edo tortillak egiteko.
- Gatzgabetutako makiltxoak, frijitzeko.
- Trontzoak edo menuak errezeta tradizionalak prestatzeko (pil-pila, bizkaitar era, errioxar era…)
Platera osatzeko, hainbat saltsa dituzu, errazago prestatzeko: pil-pil, bizkaitarra eta txipiroia.
Edo, bestela, janari atalean eskuragarri dauden plater prestatutak hauta ditzakezu:
- Bakailaoa pil-pilean.
- Bakailaoa bizkaitar erara.
- Haragiz edo bakailaoz betetako piperrak.
- Txipiroiak tintan.
- Txahal masailak