Eskaintzak eta zozketak

Ezagutu MONIXen CAPRI kolekzio berria

MONIXen CAPRI kolekzio berria: Jasangarritasuna, erresistentzia eta edertasun naturala

  • 4,5 mm-ko aluminio % 100 birziklatu eta birziklagarriarekin egina, hala, ekonomia zirkularra indartu eta ingurumen-inpaktua murrizten du.
  • Harri efektudun akaberari eta azal latzari (MetalTech@) esker, erresistentzia gehiago du eta gutxiago itsasten da.
  • Titanioz indartutako Quantanium geruza hirukoitza, itsasten ez dena, PFOA gabea eta marraketen aurkako erresistentzia handikoa.
  • Eskulekuak eta euskarriak, altzairu herdoilgaitzarekin eginak, erreduren aurkako silikona urdinez estalita daude, itsasoan inspiratuak, zure sukaldeari ukitu berezi hori emateko.
  • Sukalde guztietarako egokia, behea Full Inductionekin egina, efizienteago izan dadin eta energia kontsumoa aurrezten lagundu dezan.
  • Beira tenplatuko estalkia, tenperaturen aurrean erresistentea, despresurizazio-balbularekin.
  • Sukaldean olio gutxiago erabiltzen lagunduko dizu, osasuntsuago kozinatzen.
  • Martin Berasateguik gomendatua.

 

Eskuratu zure EROSKI dendan CAPRI, MONIXen kolekzio berria, % 50eko deskontuarekin.

  • 5 €-ko erosketa bakoitzeko zigilu bat lortuko duzu.
  • 5 zigilu pilatutakoan, sustapen honetako produktu batean % 50eko deskontua lortuko duzu.
  • Sustapen honek EROSKI Hipermerkatu eta Supermerkatuetan balio du 2024ko urtarrilaren 31a arte, Balear Uharteetan izan ezik.
  • Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu zure ohiko dendan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
436652