EROSKIren nutrizio arloko semaforoa kolore sistema bat da, eta 2007. urteaz geroztik erabiltzen dugu gure markako produktuetan; horri esker, modu azkar, garbi eta errazean uler daitezke nutrizio baliorik aipagarrienak.

Baja: el 10% o menos de la Ingesta de Referencia
Media: entre el 10% y el 35% de la Ingesta de Referencia
Alta: más del 35% de la Ingesta de Referencia
- Erreferentziazko Kopuruak (EK) adierazten du egunean zenbat kaloria eta mantenugai hartzea komeni den.
- EROSKIren nutrizio arloko semaforoak adierazten du errazio batek zenbat kcal duen eta zer kopurutan ematen dituen osasunari kalte egiten dioten mantenugai batzuk (gantzak, gantz saturatuak, azukreak eta gatza), EK-a kontuan hartuta, eta kolore bat atxikitzen dio, errazago interpretatzeko.
- EK-ak estandarretan oinarritzen dira. Aldatu egiten da zenbait faktoreren arabera: sexua, adina, jarduera fi sikoa… Zurea ere kalkula dezakezu Ekilibria kalkulagailuarekin:
Semaforoa interpretatzeko gako batzuk
- ”Azukreen” barrenean, elikagaiak berez duena sartzen da, batez ere frutek (%10 batez beste) eta esnekiek (%4), eta prozesuan eransten zaiona ere bai. Elikagaia osorik hartuta, berezko azukreek ez dute izaten azukre erantsien eragin kaltegarri bera. Adibidez, fruta daukan errezeta batean horiz edo laranjaz ager daitezke azukreak, eta oso errezeta osasungarria izan daiteke.
- Gantzen multzoan, gantz saturatuei erreparatu behar diegu, gainerakoak gantz saturatugabeak izango baitira, organismoari mesede egin diezaioketenak (omega-3, oliba olio birjinaren azido oleikoa…).
- Kontua ez da semaforo guztia berdea duten platerak hautatzea, horrek, segur aski, gabeziaren bat eragingo liguke-eta nutrizioaren ikuspegitik. Eta guztia laranja dutenak ere ez genituzke hautatu behar, eragin kaltegarria duten mantenugaiak gehiegizko kopuruetan hartzen ariko ginateke eta.