EROSKI marka

Ezpain bikainak izateko ezinbestekoak – belle&MAKE-UP

Estée Lauder kosmetiko-enpresaren oinordekoa den Leonard Lauder-ek lipstick index terminoa sortu zuen ezpain-margoaren eta ekonomiaren osasunaren arteko erlazio alderantziz proportzionala deskribatzeko. Badira egungo osasun-krisiak eta maskararen erabilerak joera horrekin amaitu dutela esaten dutenek. Baina guk maskaratik harago doazen zenbait trikimailu eskaini nahi dizkizugu, kolorez betetako irribarrea erakusten jarrai dezazun. Oinarrizko hiru alderdi hartu behar dituzu kontuan:

1.- Barra motak: saiatu distira moduko testurarik ez erabiltzen eta aukeratu iraupen luzeko formulak. Gainera, mate akabera duten ezpainetakoek gutxiago zikintzen dute eta distira edo gloss moduko akabera dutenak baino errazago finkatzen dira.

BARRA LARGA DURACIÓN ESCARLET belle&MAKE-UP

Kolore bizia, estaldura handia lehenengo aplikazioan, iraupen luzekoak eta sentsazio erosoa ezpainetan. Dematologikoki frogatuta, hipoalergenikoak eta parabenorik gabe.  6 tonu eskuragarri, 4,50 €-tan

2.- Profilatzailea: ezpainak profilatzea eta testura krematsu eta suabeko arkatz batekin betetzea funtsezko urratsa da ezpainetakoa mugi ez dadin eta bere horretan denbora luzeagoz iraun dezan. Marraztu eta definitu ezpainen forma eta gero, eraman arkatza barnealderantz ezpainak betetzeko. Jarraian, lausotu pintzel batekin emaitza uniformea lortzeko eta kolorezko oinarri bat sortzeko. Look arin baterako horrela utz ditzakezu, baina emaitza sofistikatuagoa edo gaueko look bat lortu nahi baduzu, ezpainetakoa gainetik aplika dezakezu. Gogoratu arkatz profilatzaileak eta ezpain-margoak kolore oso antzekoa izan behar dutela.

Iraupen luzeko efektua profilatu suabe eta zehatzarekin. Dematologikoki frogatuta, hipoalergenikoak eta parabenorik gabe. 4 tonu ezberdin eskuragarri, 2,75 €-tan

3.- Hidratazioa: maskararen erabilera jarraituak lehortasun handiagoa sortzen du estalitako azalean eta ezpainetan. Ez ahaztu goizean eta gauean hidratatu behar dituzula produktu espezifiko batekin. Ondo hidratatuta eta azal zatitxorik gabe mantentzen badituzu, hobeto finkatuko dira barrak, eta luzeago iraungo dute.

Azken ukitua: amaitzean, margoaren soberakina paper-zapi batekin kentzen baduzu, kolorearen iraupena luzatuko duzu eta orban gutxiago sortuko dira maskaran.

Maskara jartzeko prest gaude, saiatu aurpegira doitzen, sudur gainean kokatuta, baina harrotu ahoaren gunean ezpainak ahalik eta gutxien ukitu ditzan.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
322320