Tokiko produktua

Familia ekoizleei laguntzen

 

 

Magalarte Zamudio Upategiko Lander Aretxabaletarekin hitz egin dugu.

  • Txakolin-ekoizleen seigarren belaunaldia, zein da zuen upategiaren historia?

 

Familia-upategia gara, Zamudioko mendebaldeko magaletako Magalarte baserritik datorrena eta XIX. mendearen erdialdetik mahastizaintza eta ardogintza tradizioa duena, gurasoengandik seme-alabengana pasatu dena, gutxienez 6 belaunaldiz.

Gaur egun, Zamudioko parke teknologikoaren ondoan ditugun instalazio berrietan, tradizioa eta puntako teknologia batzen dira.

Maglarte Zamudio Upategiak Bizkaiko Txakolina jatorri-deitura du 1994az geroztik. Gainera, gure mahasti guztiak ekoizpen integratuko sistemen barruan daude, beti ere txakolina mahastian egiten dela eta ingurumena, mahastia eta ingurunea errespetatzeko filosofia duela abiapuntu.

 

 

  • Noiz eta nola erabaki zenuen familiaren upategian lan egin nahi zenuela?

 

Jaio nintzenetik mahasti eta kopa artean ibili naiz. Argi nuen tradizioarekin jarraitzea nire motibazioetako bat izango zela; halaber, aurreko hainbat belaunaldiren lan eta esfortzuarekiko errespetua adieraztea da.

 

 

  • Zerk bereizten zaituzte beste txakolin upategietatik?

 

Upategi handiak ditugu Bizkaiko Txakolina deituran eta bakoitzak bere historia du. Gureak berezi egiten gaitu, 6 belaunaldi dituen familia delako, eta, hori dela eta, gure ibilbidea jatorri-deitura sortu baino lehenago ere hasi genuelako.

 

 

  • Zaila da tradizioa eta abangoardia uztartzea?

 

Egia esateko, erronka eta konbinazio perfektua dela uste dut. Txakolina egiteko, metodo abangoardistak eta teknika enologiko berriak dituzten ekipoak eta sistemak ditugu, betiere artisau-tradizioa errespetatuz. Hori dela eta, txakolinak lanaren, tradizioaren eta etengabeko berritze baten ondorio dira.

 

 

  • Belaunaldien arteko erreleboa dago upategien zuzendaritzan oro har, baina baita kontsumitzaileengan ere. Nola hurbiltzen da txakolina belaunaldi berrietara?

 

Gure kultura eta tradizioak ulertzeko leku paregabean bizi gara. Txakolinak biak ditu eta horrek balioa ematen die belaunaldi berriei txakolinera hurbiltzeko. Indar handia dugu txakolin bakoitzak historia berezia duelako, eta uste dut belaunaldi berriek badakitela bertakoa izatearen zentzu hori aintzat hartzen.

 

 

  • Zerekin uztartzen da hoberen zuen txakolina?

 

Gaur egun, txakolina ezin hobea da norberak gehien gustuko duenarekin uztartzeko. Uztartzea asko gustuko dugula badakit, baina nire ustez uztartzerik onena gustatzen zaigunaren eta nahi dugunaren artean egiten dena da.

 

 

  • EROSKIren ekoizleei laguntzeko programan zaudete. Nola laguntzen dizue horrek? Zein dira zuen helburuak?

 

Programak sektorearen egoera eta aurrera egiten jarraitzeko hobetzeko gomendioak identifikatzen laguntzen digu. Jasangarritasun-programa da, hitzaren planorik zabalenean, eta kalitate teknikoa eta nutrizionala, ingurumenaren kalitatea eta soziala eta ekonomikoa ukitzen ditu. Gero eta kezka handiagoa dago ingurumenarekin erlazionatutako kontuetan eta hori guztion ardura da.

 

 

  • Zein dira zuen hurrengo urratsak?  eta zuen ametsa?

 

Ez gara sei belaunaldirekin konformatuko eta, beraz, ehun urteko historiaren erreleboarekin jarraituko duen hurrengo belaunaldi bat egotea da gure ametsa. Aitak dioen bezala, ardo-ekoizlea izatea ez da ogibidea, familiartean gozatzen dugun bizi-estiloa baizik.

Magalarte Zamudio Upategia_2

 

Hablamos con Patxi Casals, Director General de Aguas Alzola

  • ¿Cuál es la filosofía de Alzola?

En general la filosofía que mantenemos desde el Manantial de Alzola es la de hacer “Cultura del Agua”, de tal manera que se pueda empezar a comprender la problemática de la escasez de agua y sus problemas derivados, tanto en el plano medioambiental (escasez de recursos, contaminación, medio ambiente…) y desde el plano social. Debemos de trasmitir que la inmensa mayoría de la población que vive entre los dos trópicos, está en continua amenaza y desprotección por la escasez de agua en su entorno, lo que provoca el 80% de sus enfermedades, la continua migración y la pobreza civil extrema. Somos defensores de que, si no se pone el foco en estos lugares y se soluciona el problema del agua de ingesta, además de la desaparición de esa enorme población –mayoritaria en el mundo- nos veremos abocados a una tercera guerra mundial derivada de la falta de agua, aunque actualmente el foco se sitúe en los derivados del petróleo, de fondo el problema real es la escasez de agua y la constante contaminación de los acuíferos.

 

  • ¿Qué momento está viviendo la marca?

Ahora mismo, estamos en un momento de recuperación, después de la pandemia de Covid-19. Sabemos que tenemos una marca reconocida en nuestro entorno por las acciones sociales que de forma continua llevamos a cabo, pero todavía nos queda camino por recorrer para estar en una buena posición que nos permita iniciar crecimiento sostenido.

 

  • El agua vasca es Alzola, ¿ese es vuestro diferencial?

El agua vasca es toda la que nos rodea en nuestro entorno, ahora bien, el agua de mayor calidad vasca es Alzola. De forma objetiva hemos trasmitido esta información, y la información real de nuestro pequeño manantial y sus cualidades químicas que nos hace tan especiales. De forma general, quien nos prueba repite.

 

  • ¿Qué le decimos a quién afirma que todas las aguas son iguales?

Pues es algo muy normal, porque en general, somos privilegiados por tener agua potable en nuestras casas, y no se ha hecho diferenciación ni cultura sobre las aguas.

Las aguas son todas diferentes, somos 70% agua, y por tanto nuestra mayor herencia genética viene del agua que bebieron nuestros progenitores, al igual que la herencia que dejemos, procederá en su mayoría del agua que bebamos.

Nada tiene que ver un agua potable, dónde los niveles de tóxicos permitidos vienen aprobados por una ley general de aguas de consumo humano, y que son tratadas de forma controlada por agentes químicos, que en el largo plazo también tienen contraindicaciones, con una agua que está calificada con pureza original en su nacimiento (lo que quiere decir que no ha tenido contacto con el hombre) y que es saludable y con propiedades para el riñón y el aparato digestivo, que no podemos encontrar en otros productos.

 

  • ¿Se puede innovar en el mundo del agua?

En todo entorno se puede y se debe de innovar. Innovar es conocimiento aplicado en el cliente, entendiendo la palabra cliente en toda su extensión, tanto interno como externo, y por supuesto pensado para los clientes que ya tienes, como pensando en aquellos que lo serán y todavía no lo son. El mundo del agua es muy particular, porque solo se tiene un producto que no se puede tocar ni modificar, solamente se puede custodiar, por lo que la innovación generalmente viene dada por la comunicación y por el “envoltorio”. En el mundo del agua queda mucho por innovar, en función proporcional a lo que el usuario poco a poco vaya tomando conciencia de su importancia.

 

  • El cambio de eslogan a Basque Water ¿significó una estrategia de expansión a mercados internacionales?

Sí, por un lado, fue la integración del sentimiento local, pero con una estrategia mucho más global. En general desde fuera se busca agua en “inglés“ y por añadido el “basque” tiene grandes y buenas connotaciones mundiales en gastronomía.

 

  • ¿Creéis que el producto local, el de cercanía, está viviendo un buen momento?

El producto local debe de ser reivindicado mayormente, todavía queda mucho recorrido para hacer entender que merece la pena comprar un producto local, que ofrezca la misma calidad y precio que uno no local. No solo por el efecto inmediato en la generación de riqueza cercana, sino porque genera una llamada de atención a terceros más lejanos, que confiarán más en un producto reconocido en su propio entorno, que no reconocido. Es un efecto “llamada”, aunque somos conscientes de que, como se suele decir, “ser profeta en tu tierra exige el doble de esfuerzo que serlo fuera”.

El producto local está recobrando fuerza y presencia, el trabajo que se está haciendo es bueno y ahora es el momento de redoblar esfuerzos, para que no peligre su existencia y se deslocalice mayormente.

 

  • Sois parte del programa de acompañamiento a familias productoras de EROSKI, ¿qué os animo a participar en el programa?

Desde siempre hemos creído que EROSKI tiene un sentimiento real hacia lo local, por encima de campañas publicitarias y por encima del tratamiento habitual en otras cadenas de distribución, donde de forma sistemática se usa el vocablo “local” de forma “marketiniana” pero vacía, y en muchas ocasiones casi en forma de explotación del pequeño productor.

 

  • ¿Qué objetivos esperáis conseguir?

Seguir y asentar la línea de reconocimiento de que, haciendo las cosas con sinceridad y humildad de forma sostenida, se alcanzan objetivos y más cuando se hace acompañado por tus semejantes, que es la manera de obtener constancia en el largo plazo.

 

  • ¿Animaríais a otros productores a formar parte de él?

Sin duda, es fundamental ser parte del mismo, si los productores queremos reconocimiento de nuestro trabajo y visualización de nuestros productos y por qué no, de nuestras necesidades como colectivo y de forma singular.

Patxi Casals

 

Asun Eguren Eguren Ugarte Upategiko Zuzendariarekin hitz egin dugu:

 

  • Zein da Eguren Ugarteren filosofia?

Eguren Ugarten ardoaren nekazariak gara 1.870etik. Upategi familiarra eta abegitsua gara, nazioarteko bokazioa duena.

Gure filosofia ekosistema zaintzea da, gure mahastien bidez, gure gizartea zaintzea gure ondarearen bidez, gure balioak partekatzea eta gure ardoen bidez gure eskualdea munduko leku guztietara eramatea.

 

  • Zer une bizi du markak?

Alaitasun eta poztasun une bat bizitzen ari gara, gizarte osoa ingurumenaren garrantziaz jabetzen ari dela ikusten baitugu, eta hori gure enpresarentzat modus vivendia delako. Gainera, zortea dugu egunero gozatzeko eta gure bisiten bidez partekatzeko, gure etxean ostatu hartzen duten bezeroen bitartez, egiten ditugun ekitaldiez eta pandemiaren ondoren nola berrabiatu den ikusten dugun balio-kate guztiaz.

 

  • Lurpeko bi kilometro haitzulok istorio asko gorde dezakete… Konta iezaguzu baten bat.

Istorio asko gordetzen ditu, batzuk eraikitze-unearekin lotuak, nire aita buru zela txoko bakoitza irudikatu eta definitzen zuen urteetan. Bisitariekin zerikusia duten beste istorio batzuk daude.

Horietako bat bezero atzerritar batek bisitatzen gintuen egun bat da, eta oso pozik zegoen tokiarekin, taldetik banandu eta desagertu egin zen. Eta bazkaltzera eseri ginen arte ez genuen haren falta sumatu. Kezkatuta itzuli ginen kobazuloetara, eta han pozez zoratzen aurkitu genuen, “selfi” bat bestearen atzetik hartuz.

 

  • Zuen upategiak ukitu oso pertsonala du. Zertan bereizten zarete gainerakoetatik? Eta zuen ardoa?

Gure upategia gure helburuan bereizten da: “Ardoaren Nekazariak gara 1870etik”, eta, horregatik, gure eskualdearekiko, gure lurrarekiko, gure mahastiekiko eta ekosistemaren aniztasunarekiko maitasuna eta zaintza transmititzen duen erreferentziazko upategia izatea da gure izateko arrazoia; kontakizun bat transmititzen du, abegi onaren, ekintzailetzaren, berrikuntzaren, irmotasunaren, lanaren eta etorkizunaren ikuspegiaren balioak, eta hori guztia aitzakia eta hari gidari gisa: Arabako Errioxako ardoa.

Gure ardoa transmititzen duen konfiantza eta grinagatik bereizten da besteengandik. Gure ardoez gozatzen duzunean, balioa ematen diozu lursail bakoitzeko mahatsa zaintzen duen ondareari, baita eskualde oso bati ere, bezeroarengandik gertu egoteko grina bizi duena, gustu eta une bakoitzerako ardo bat partekatuz eta eskainiz.

 

  • Berrikuntzarik egin al daiteke ardoaren munduan?

Eguren Ugarte izan da APDk Barakaldon antolatutako Nazioarteko 2. Berrikuntza Biltzarraren ardo babesle bakarra. Beraz, esan dezakegu berrikuntza ez dela enpresa-kontua, pertsonen kontua da, bizitzaren aurreko jarrera; eta hausnarketa sakon baten bidez sortzen da berrikuntza praktikan jartzea, bezeroari zer balio ematen diogun eta nola egin dezakegun eraginkorragoa eta kalitate handiagokoa jakinda.

 

  • Ingurumenarekiko konpromisoa etengabea izan da zuen historian, baita hain ezaguna ez zen garaietan ere, ezta?

Eguren Ugarte familia-enpresa bat da, jasotako ondareari buruzko erantzukizuna bizi duena eta etorkizuneko belaunaldiei transmititu nahi diena.

Ondare horretan, epe luzerako ikuspegia, iraunkortasunarekiko konpromisoa eta ondasunen zaintza eta haiekiko errespetua da garrantzitsuena.

Adibide gisa, leizeen eraikuntzaren jatorria azalduko dut. Bezeroekin eta lagunekin partekatu ahal izateko espazio zabalak izan nahi genituen, eta gure aitaren haurtzaroko une baten oroitzapena da, gure familiak eraikin garrantzitsu bat galdu zuenean hura mantentzeko materiala ez izateagatik, eta horrek haitzuloak eraikitzeko bidea eman zuen, haitzuloek ez baitute mantendu beharreko teilatu edo paretarik, eta, gainera, inertzia termikoaz gozatzen dute, horietan ere ez baita beharrezkoa inolako klimatizaziorik.

 

  • Zuen ustez, tokiko produktua, gertukoa, une ona bizitzen ari da?

Pandemia irakaspen globala izan da, eta guztiok gogoeta sakoneko une batera eraman gaitu, elikagaien esentzialtasunaz eta tokiko hornitzaileen garrantziaz ohartzera, baita tokiko produktuaz ere, berezko balio gisa.

 

  • Zer iruditzen zaizue EROSKIren familia ekoizleei laguntzeko programa?

Oso ekimen baliotsua iruditzen zaigu. EROSKIk programa honen bidez ematen digun laguntza gure enpresaren aurrerapen eta eguneratze bat da, EROSKIk beharrezko baliabideak dituelako bezeroek bilatzen dutenaren azterketan eta ezagutzan traktore lana egiteko eta, horrela, haiekin batera osatzen dugun balio-katea aberasteko.

 

  • Zer helburu lortzea espero duzue?

Programa honen bidez, bezeroaren balioak ezagutzea eta haiekin bat etortzea espero dugu, eta EROSKIren aholkularitza jasotzea bide horretan.

 

  • Beste ekoizle batzuk animatuko zenituzkete parte hartzera?

Bai, parte hartzera animatuko nituzke, berrikuntza horrek erakartzen gaituelako, EROSKIrekin lotzen gaituelako eta, aldi berean, enpresa gisa hobetzen gaituelako.

Asun Eguren

 

Joana Tello Barrenetxe nekazaritza kooperatibako zuzendari komertzialarekin hitz egin dugu

 

  • Zein da Barrenetxeren filosofia?

Barazki iraunkorrak, kalitatezkoak eta betiko baratzearen zaporekoak ekoiztea.

 

  • Zein une bizi du orain kooperatibak?

Une honetan ziurgabetasun handia dago merkatuak izango duen bilakaerari buruz: aldaketak kontsumo-ohituretan, material osagarrien eta garraioaren garestitzea, hornidura-falta… Une honetan dena nahiko nahastuta dago eta gure egunerokotasuna asko zailtzen digu.

 

  • Ba al dago belaunaldi-erreleborik nekazaritzaren munduan? Zer aldatu beharko luke ziurtatzeko?

Belaunaldi-erreleboa erronka handia izan da sektorearentzat, eta da oraindik ere. Nahiz eta lan- eta ekoizpen-baldintzak hobetzeko urrats txikiak eman diren, lortutako marjinak minimoak dira eta produkzio- eta bilketa-kostuak estaltzeko moduko prezio egokia lortzea gero eta zailagoa da. Beharrezkoa da sektorearen hobekuntzen aldeko apustua egiten jarraitzea, baita kontsumitzailea eta administrazio publikoa gertu izatea ere, aldaketa hori gauzatu dadin eta, horrela, belaunaldi berria animatu ahal izateko nekazaritza bizimodu eta lan gisa ikustera.

 

  • Online erosketa eskaintzen duzue asteroko saski moduan, nola ari da funtzionatzen?

Pixkanaka hobetzen ari da, baina produktu freskoa denez, kosta egiten da kontsumitzailea Internet bidez erostera animatzea. Erosteko unean, nahiago dugu guk geuk fruta eta barazkiak aukeratzea. Nolanahi ere, gero eta gehiago erosten dugu Internet bidez, tresna honek eskaintzen digun denbora aurrezteak merkatu digital honetan ausartzera bultzatzen gaituelako.

 

  • Zein dira udako barazkiak Euskadin? Nola beteko genuke Barrenetxeko online saski hori?

Uda da gure barazkiak ekoizteko eta kontsumitzeko unerik onena, denetarik dugu: kuiatxoak, tipulinak, piperrak, piperminak, tomateak, luzokerrak, lekak…

 

  • Sare sozialak kontsumitzaileekin harremanetan jartzeko kanal ona izaten ari dira: errezeten gida propioa, lovers-ak… Nola baloratzen duzue esperientzia?

Esperientzia positiboa da eta badakigu sareetan egotea beharrezkoa dela. Sareak plataforma ona dira gure bezeroekin konektatzeko, eta modurik onena elkar hobeto ezagutzeko, nola lan egiten dugun eta nor garen jakiteko.

 

  • Zuen ustez, tokiko produktua, gertukoa, une ona bizitzen ari da?

Tokiko produktuaren eskariak hainbat urte daramatza goraka, eta ziur gaude hazten jarraituko duela. Gero eta gehiago jabetzen gara bizi dugun errealitateaz, sektore bizi eta aktibo bat izatearen garrantziaz, ingurumena errespetatzen duten produktuen erosketari lehentasuna ematearen garrantziaz eta, batez ere, gure osasunaren garrantziaz. Gero eta gehiago jabetzen gara bizi dugun errealitateaz, sektore bizi eta aktibo bat izatearen garrantziaz, ingurumena errespetatzen duten produktuen erosketari lehentasuna ematearen garrantziaz eta, batez ere, gure osasunaren garrantziaz.

 

  • Zer iruditzen zaizue EROSKIren familia ekoizleei laguntzeko programa?

Sektorearentzat positiboa den guztia bikaina iruditzen zaigu. Sektore profesionalagoa eta hobeto eratua izan behar dugu, eta, horretarako, beharrezkoa da gure kontsumitzaileen, bezeroen eta administrazio publikoaren babesa eta laguntza izatea.

 

  • Zer helburu lortzea espero duzue?

Nekazaritzatik bizitzen jarraitzea da gure helburu nagusia. Horretarako, ekoizpen-sistemak berritu behar ditugu, jasangarriagoak izateko, gure bezeroak zer behar duen jakiteko eta gertuko barazki-sorta zabala eskaintzeko.

 

  • Beste ekoizle batzuk animatuko zenituzkete parte hartzera?

Bai, oso lagungarria izango litzaieke.

Joana Tello

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
399377