Gabonetako eskulanak familiartean, magiaz beteak
Zergatik ez eskatu laguntza etxeko txikienei eta sortzaileagoei jai hauetakoGabonetako dekorazioarekin? Hona hemen ideia batzuk. Egiteko errazak dira, primeranibiliko zarete, eta beren irudimen osoa askatuko dute.
Zalantzarik gabe, hau da urteko unerik onenetarikoa da txikienentzat. Horregatik, haiekin batera jai hauetarako apaingarriak sortzea plan magikoa eta oso dibertigarria izan daiteke. Lanak bakoitzaren trebetasunetara egokitzea besterik ez dugu.
Eta zer iruditzen zaizu aurten Gabonetako apaingarrietan inguruko natura gehitzen badugu? Horrela, aire zabaleko jarduera bat egingo dugu familiartean, primeran pasatuko dugu eta haurren sedentarismoari aurre egingo diogu, elkarrekin paseo atsegin bat egiten dugun bitartean. Arropa egokia jantzi, oinetako erosoak ipini eta oihalezko poltsa handiak eraman besterik ez dugu egin behar, gure ustez balio dezakeen guztia sartzeko: pinaburuak, gaztainak, makilak, hostoak, pinu-adar eroriak…
Basora edo mendira txango bat egin dezakegu, edo hiritik gertu dauden parkeetan bilatu. Osatzeko, etxeko material berrerabiliez baliatuko gara, hala nola eskolako margoak… Gogoz hartuko dugu sormen guztia, bai horixe! Behar-beharrezkoa bakarrik erostea eta ahalik eta gehien birziklatzea da helburua.
Sormenezko apaingarri naturalez jantzitako Gabonak
Bakoitzak bere izenarekin
Gabonetako eskulan erraz bat nahi duzu? Mahaikide bakoitzaren eserlekuak adierazteko ideia bikaina da hau: menditik egindako paseoetan bildutako pinaburuetan etiketa identifikagarriak jartzea, detaile dotorea eta egiteko erraza. Eta guztiek jakingo dute non eseri beharko duten. Otoruntzak igarota, Gabonetako apaingarri gisa erabiltzeko utz ditzakegu etxean.
Material hauek baino ez ditugu beharko:
- pinaburuak
- margoak
- irina
- laka
- edozein bilgarriren kartoia, etiketa egiteko
Gabonetako izeia pinaburuekin
Gabonetako apaingarriak egiteko mendira joan eta pinaburuak biltzea plan izugarria da etxeko txikientzat! Oraingoan, pinaburu ez oso handi eta ez oso irekiak bilatuko dituguizei apaingarriak sortzeko. Ondoren, izei horiek Gabonetako dekorazioko elementu gisa erabili ahalko ditugu, apalategiren baten gainean eta baita mahai-apaingarri gisa ere.
Material hauek beharko ditugu:
- pinaburuak
- kartoi mehea edo kartoi birziklatua
- errotuladoreak
- tenpera zuria eta pintzela
- arrautza-ontzia
Pinaburuzko elur-oreinak
Txikiei gehien gustatzen zaizkien Gabonetako eskulan bat da hau, hura egiten ari diren bitartean eta behin amaituta, geroago Gabonetako istorioak asma ditzaketelako elur-oreinekin.
Material hauek beharko ditugu:
- pinaburuak
- begi-eranskailuak (bestela, marraztu begiak kartoi batean eta itsatsi)
- makilatxoak edo adartxoak
- goma-aparrezko bolak (edo antzekoak) edo ezkur txiki baten oskola, edo, artilezko borla bat
- kartoia (birziklatua) belarritxoak egiteko
- lokarria edo soka
Hautatu pinaburu txiki eta itxienak. Zenbat eta borobilago, hobe. Eduki eskura behar duzun guztia eta silikonazko pistola, dena ondo itsasteko.
Purpurinazko hostoak zuhaitzarentzat
Gabonetako eskulan hau oso atsegingarria eta xarmagarria da. Familia osoarentzat oso erraza den eskulana, eta elkarrekin primeran pasatzeko modukoa. Menditik txangoa edo ibilaldia egitean, bildu hosto eroriak eta apaindu nahierara.
Material hauek beharko ditugu:
- hosto lehorrak
- purpurinazko pintura
- paper-zulagailua
- esekitzeko soka edo begizta bat
Gure zuhaitza, ilusioaren sinboloa
Gabonetan, ilusioa gauzarik garrantzitsuena da, eta zuhaitza sinbolorik
bereziena da. Hori dela eta, zuhaitz gorri hau partekatu nahi dugu zurekin,
zure etxeko txoko txiki bat apaindu eta ilusioz bete dezazun.