Gizarte-konpromisoa

Familia-nekazaritza, gure inguruneko garapenerako ezinbestekoa.

EROSKIN argi dugu Familia Nekazaritza funtsezko tresna dela gure eskualdeak gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan aurrera egin dezan. Horregatik, Euskadiko Familia Nekazaritzako Eskualde Batzordearen kideak garenez, Familia Nekazaritza zer den eta etorkizun hobea lortzen nola lagunduko gaituen azaldu nahi dizugu.

Gaiari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta Familia Nekazaritzak gazteei eskaintzen dizkien aukerak eta erronkak ezagutu nahi badituzu, eman izena Nekazari gazteen potentziala elikadura-sistema jasangarrietan jardunaldian parte hartzeko, Bilbon, abenduaren 16an, Euskalduna Jauregian.

Deskargatu programa hemen

Baina, zer da Familia Nekazaritza?

Familia Nekazaritza garapen jasangarriaren funtsezko alderdi bat da ekonomia eta ingurumen mailan. Gainera, kooperatibismoaren kulturarekin hertsiki lotuta dago, alegia, Eroskiren mugarri nagusienetako batekin.

Nekazaritza eta basogintza ekoizpena antolatzeko modu bat da, baita arrantza, artzaintza eta akuikultura bezalako jarduerak kudeatzeko modua ere. Familia batek jarduera kudeatzen eta zuzentzen du, eta lana, oro har, familiakideek (emakume zein gizonek) gauzatzen dute.

Gainera, balio handia dauka alderdi sozioekonomikoan, kulturalean eta ingurumenekoan, garapen jasangarriaren, pertsonen eta planetaren alde egiten duelako.

2030eko Garapen Jasangarriaren agendako funtzezko alderdietako bat da: Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetatik (GJH) 10ek lotura zuzena dute Familia Nekazaritzarekin.

Euskadi, Familia Nekazaritzako lurraldea

Familia Nekazaritzak gure lurraldearen % 85 kudeatzen du modu orekatu eta errespetutsuan. Hala, gure laborantza ondarea kontserbatu eta aberastu egiten du, paisaia moldatzen eta ingurune naturala zaintzen dituen heinean.

Gainera, kalitatezko produktuak eskainita, gure kultura gastronomikoa eta landa inguruneak mantentzen laguntzen digu, eta zuzeneko eta zeharkako lanpostuak sortzen ditu.

  • Gazteak-Emakumeak: Euskadin, 40 urtetik beherako titularrek ustiaketen % 10 baino ez dute kudeatzen. Gainera, ustiaketen emakume titularren kopurua % 30 ingurukoa da. Eredu sozial eta ekonomiko honen jasangarritasuna mantzentzeko, ezinbestekoa da sektorea gaztetzea eta gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna bermatzea.
  • Kooperatibismoa: Euskadiko nekazaritza jarduera kooperatibismoarekin hertsiki lotuta dago. Familiako nekazariek kooperatiben bitartez egindako lankidetzak elkartasun, lankidetza eta demokrazia printzipioak sendotzen ditu, eta, aldi berean, ustiaketa garrantzitsuen errentagarritasuna hobetzeko aukerak sortzen ditu.
  • Mendiko nekazaritza: Euskadi lurralde menditsua da eta bertan, oro har, nekazaritza estentsibo eta berritzailea garatzen da, ekoizpen modu eta barietate genetiko ezberdinak kontserbatuz. Nekazaritza jarduerak, gainera, garrantzi handiko zerbitzu ekosistemikoak eskaintzen dizkio lurraldeari; hala nola: paisaiaren zainketa, uraren kalitatea edo suteen aurkako babesa.

Familia Nekazaritzarako hamarkada

2017ko abenduaren 17an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2019-2028 Nazio Batuen Familia Nekazaritzarako Hamarkada aldarrikatzeko ebazpena onartu zuen.

Aldarrikapen horrek abagune paregabea zabaldu du munduko leku guztietako familia nekazarien bizimodua hobetzeko eta etorkizun duina eta iraunkorra dutela ziurtatzeko, eta, bide batez, GJHak betetzeko eta lurraldea egituratzen laguntzeko.

Familia nekazaritzarako hamarkada Euskadin

Testuinguru horretan, 2019ko abenduaren 5ean, Euskadiko Familia Nekazaritzarako Hamarkadaren hasiera ekitaldi bat antolatu zen Gasteizen. Bertan, lurraldeko eragile desberdinen artean epe ertain/luzerako agenda bat eraikitzeko deia egin zen, familia nekazaritzaren erronkei aurre egiteko eta haien eginkizuna ikusgai jartzeko helburuz.

Gogoratu, Nekazari gazteen potentziala elikadura-sistema jasangarrietan jardunaldia ostegun honetan izango da, otsailaren 16an, Bilbon.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
377024