EROSKI club

Familiak 0·12 planaren baldintzak Nafarroan

Familiak 0·12 planaren baldintza orokorrak Nafarroan


Familiak 0·12 planeko kide bihurtzeko ezinbesteko baldintzak dira EROSKI club txartel baten titularra izatea, pertsona fisikoa izatea eta kide bilakatzeko unean, 12 urtetik beherako seme-alaba bat edo gehiago izatea eta Nafarroan bizi edo ohiko denda Nafarroan izatea. Familiak 0·12 planeko kideek aipatutako baldintzak betetzeari uzten diotenean, Familiak 0·12 planeko kide izateari utziko diote eta, beraz, planak eskainitako abantailak baliatzeko eskubidea galduko dute.

Nafarroako bazkideek abantaila hauek dituzte Familiak 0.12 planeko kide izateagatik:

  • % 2ko deskontu geroratua EROSKIn 150€-tik gorako hileko gastua egiten duten Kolektiboaren kide guztientzat, EROSKI club Urrezko txartel baten kideak salbu, abantaila biak ez baitira metagarriak*.
  • Pixoihalak eta paper-zapiak erosteko % 5eko deskontua 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten bazkideentzat.
  • Bazkideentzako esklusiboak diren beste deskontu eta sustapen batzuk.
  • Urrezko txartelaren kuotaren hobaria 12 hilabetez jarraian Eroski club Urrezko txartel baten titularrak diren bazkideentzat. Aipatutako deskontuak EROSKI Club txarteleko diru-zorroko saldoan sartuko dira.

*Bazkideek EROSKI club txartelean jasoko dute erosketen % 2ari dagokion aurrezkia, gutxi gorabehera, erosketak egin eta hurrengo hilabetearen 10ean. Sustapenetik kanpo daude EROSKI Bidaiak-en egindako erosketak.

Eskainitako abantailen helburua da familiek egunero erabili eta/edo kontsumitzen dituzten produktuak ordaintzen laguntzea, EROSKIn erositakoak (berariaz kanpo utzita merkataritza-helburua duten kontsumoak). Familiak 0.12 plana familia-eremuko azken kontsumitzaileei onurak eta abantailak eskaintzera bideratuta dagoela kontuan hartuta, EROSKIk eskubidea du Familiak 0.12 planaren kideen partaidetza mugatzeko edo deuseztatzeko, azken kontsumitzailearen familia-eremukoa ez den jardueraren bati egotz dakiokeen kontsumoa hautematen badu. Gehienez, titular bakoitzak 300 €-ko deskontuak lortu ahal izango ditu hilero, komunitatearen kide izateagatik. Komunitatearen kide izatearen ondoriozko hobaria ez zaie aplikatuko hilean 600 €-tik gorako erregai-erosketei, ezta enpresako ibilgailuak edo familiaz kanpoko erabilera industriala duten ibilgailuen depositua betetzeko erosketei ere.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
348228