Gabon hauetan emaiozu ukitu berezi bat etxeari materialak berrerabili eta birziklatuta. Askatu zure imajinazioa eta ongi pasatu etxeko txikienekin eskulan erraz eta polit-polit hauek egiten dituzuen bitartean.
Eskulan hauek egiteko lehen gakoa jasangarriagoa izatea da, eta daukaguna berrerabiltzea. Has gaitezen! Aprobetxa dezagun berrerabiltzearen garrantziaz hitz egiteko eta baliabide eta ingurumenarekiko errespetua erakusteko.
Gabonetan, familian, etxean ditugun objektuekin egiteko lau eskulan proposatuko dizkizuegu. Gehienez ere, parkera joan beharko gara adartxo batzuen bila. Hasiko gara?
Txoko-oreina, mahai-apaingarririk gozoena
Eta haurrei, gonbidatuak txunditzeko, Rudolf itxura duen bonboientzako ontzi bat egin dezaten proposatzen badiezu? Gabonetako eskulan erraz baten bila bazabiltza, hau da irabazlea.
Material hauek beharko ditugu:
- Beirazko botilatxoa edo potoa, birziklatua. EROSKI marrubi eta babarrun smoothie baten botila berrerabili dugu guk.
- Belusdun alanbreak, gorri edo marroiak.
- Begitxoak.
- Botoi edo borla gorria.
- Silikona-pistola.

Festari amaiera emateko atun-latak
Eskulan hau primerakoa da kontserba-latak aprobetxatzeko eta zuhaitzean edo etxeko edozein txokotan zintzilikatzeko Gabonetako apaingarri polit bihurtzeko. Garrantzitsua: txikien gure laguntza beharko dute latekin lan egiteko. Ertzak lixa ditzakezu, edo zinta isolatzailearekin edo antzekoarekin estali, segurtasun handiagoa lortzeko.
Material hauek beharko ditugu:
- Tamaina ezberdinetako atun-latak. EROSKI hegaluzea oliba-olioan lata bat erabili dugu guk.
- Purpurina zuria lataren hondorako; gatz lodia ere erabil dezakezu
- Begizta gorriak
- Kola
- Soka gorria, zintzilikatzeko
- Kotoia, zoru elurtua egiteko
- Gabonetako irudiak dituzten kartulinazko siluetak (txantiloi hau erabil dezakezu)

Zuhaitzerako apaingarri jasangarri eta bereziak
Zer deritzozu aurten zuhaitzeko apaingarrien forma familian aukeratzeari? Eskulan hau egiteko, ziur etxean birziklatzeko kartoizko kaxaren bat duzuela, baita mila tona imajinazio ere. Orain zuen sormena martxan jartzeko momentu perfektua baino ez duzue bilatu behar.
Material hauek beharko ditugu:
- Birziklatzeko kartoizko kaxak (galletenak, zerealenak, esnearenak, bidalketa-paketeenak…). Barruko partea erabiliko duzue.
- Errotulagailu iraunkor zuria
- Jutezko soka
- Pinu-adartxoak

Hemen deskargatu ditzakezue eskulan hau egiteko zenbait txantiloi: Gabonetako etxetxoak, eskularruak, txanotxoa eta galtzerdiak.
Elur panpina…. galtzerdiak dituena!
Txikienei izugarri gustatuko zaie ideia hau eta ez duzue ezer erosi beharko, beti izango baituzue etxean birziklatu dezakezuen objekturen bat. Ondo irteten bazaizue, datorren urtean oreinak, elfoak edo Bizarzuri bera egin ditzakezue. Galtzerdien kolorea aldatu eta eskulana egin bitartean sormena askatu besterik ez duzue egin behar.
Material hauek beharko ditugu:
- Galtzerdi zuriak
- Begiztak edo oihal zati zahar bat, bufanda egiteko
- Arroza, betegarri gisa, adibidez, EROSKI basic arroz estra
- Begitxo edo orratz batzuk.
- Botoi pare bat
- Goma elastikoak edo soka zuria.
- Kola, silikona…
