Askotarikoa

Gabonetan uztartzeko cava eta ardoen aukerarik onena

Zer deritzozu Gabonetako bazkari edo afariren bat cavarekin hasi eta cavarekin bukatzeari? Zergatik ez? Cava zuri edo gorriek uztartzeko aukera gehiago eskaintzen dizkigute, hasierako plateretatik azkenburukoetara, edozein jakirekin uztartzeko bikaina baita ardo fin hori. Aukeratzen jakin besterik ez dugu. Hona hemen cavarekin uztartzeko hainbat aukera; hasierakoetatik azkenburukoetara. Gogoan hartu.

Azukre-kopuruaren arabera sailkatzen dira (txikienetik handienera): brut nature (azukre kopururik txikienekoa: 0 eta 3 g artean litro bakoitzeko), estra brut, brut, estra lehorra, lehorra, erdi-lehorra eta gozoa (azukre kopururik handienekoa: 50 g baino gehiago litro bakoitzeko). Mahats-motak, bere lurraldearen klimak eta ontzen ematen duen denborak (ardo onduak: 9 hilabete; erreserbak: 15 hilabetetik gora; erreserba handiak: 30 hilabetetik gora) ezaugarri apartekoak ematen dizkio cavari.

Aroma anitzeko ardo apartsua eta moldakorra dugu cava, edozein ospakizunerako ezinbestekoa. Gure Gabonetako menuetan falta ezin den klasiko bat, brindisetik harago, itsaski, arrain, erreki eta azkenburukoekin ederki konbinatzen duelako.

Janaurrekoarekin hartzeko. Gosegarri ororen laguntzaile ezin hobeak izan daitezke ontze-hilabete gutxiko brut nature edo estra brut modalitateak, edo cava gorriren bat; adibidez: Codorniu estra brut, Cava Bach brut nature edo Segura Viudas Lavitt. Ia edozerekin hartu ahal izango dituzu: kanapeekin, ostrekin, urdaiazpikoarekin, izokin ketuarekin, fruitu lehorrekin…

Bazkariekin uztartzeko

Arrainek, itsaskiek eta arrozek bikain konbinatzen dute brut cavarekin edo fruta-gustuko erreserba-brutarekin, azidotasun-puntu fresko bat ematen baitiete. Juve&Camps-eko Cinta Púrpura eta alkoholik gabeko Freixenet zuria gomendatzen dizkizugu.

 

Haragi, erreki, gisatu edo espezia ugariko plateretarako, erreserbako edo erreserba handiko brut nature bat aukera dezakezu, ardo trinkoagoak da-eta. Ezin dituzu galdu Juve&Camps familiaren erreserbako cava, Codorníu-ren Gran Plus Ultra cava edo Jaume Serra Vintage delakoa.

 

Arratsaldeko mokaduetarako

Arratsaldeko mokadutxoren bat antolatzeko asmorik baduzu, proba ezazu cava gorri arin batekin uztartzen; adibidez: Freixenet-eko ICE ROSE edo Cava Bach Rosé.

Azkenburukoetarako

Sasoi honetan hain ohikoak diren turroiak, tartak edo gozokiak hobeto dastatzen dira nolabaiteko adina duen cava erdi-lehor, gozo edo gorri batekin. Dasta itzazu Freixenet markako Carta Nevada erdi-lehorra edo Cordón Negro erdi-lehorra.

#EROSKItrikimailua: cava 5 eta 8 gradu arteko tenperaturan zerbitzatu behar da (ez ezazu izozkailuan hoztu). Ardoaren ñabardura zaporetsu guztiak hautemateko modurik onena, tulipa erako edo flauta itxurako kopa tradizional bat erabiltzea da.

Eta ardo beltz, gorri edo zurien zale zintzoentzat, hona hemen esperientzia bikainaz gozatzeko zenbait jarraibide:

Aukerarik onena norberaren apustu pertsonala izan ohi da, alegia, gehien gustatzen zaigun ardoa dastatuko ditugun platerekin uztartzea. Premisa horretatik abiatuta, egia da janari motaren arabera, badaudela elkarren artean hobeto “ulertzen” diren ardoak eta platerak. Etor zaitez gure Upategiko sekziora. Bertan, gomendio erraz hauek praktikan jartzeko hainbat aukera aurkituko dituzu.

GABONETAKO MENURAKO UZTARTZE BIKAINA

HASIERAKOAK

Janaurrekoek, kanapeek edo hasierako plater arinek ederki konbinatzen dute edateko errazak diren ardo zuri gazte eta freskoekin; adibidez: Verdejo JD Blume ardo zuriarekin.

Entsaladak, ordea, hobeto uztartzen dira fruta-usaindun ardo zuri lehorragoekin edo ardo gorriekin; adibidez: Lambrusco S. Orsola delakoarekin.

Entsaladak, ordea, hobeto uztartzen dira Lambrusco S. Orsola bezalako fruta-usaineko ardo gorriekin.

Itsaskiak oso ondo funtzionatzen du Galiziako ardo zuriekin, alegia, Albariño, Godello edo Verdejo barietateekin egindakoekin. Edo ardo apartsu fresko eta gorriekin.

PLATER NAGUSIAK

  • Barazkiak: ardoa aukeratzeko, barazkiak prestatzeko moduari eta horien zaporearen intentsitateari erreparatu behar zaio. Proba ezazu barazkiekin bikain konbinatzen duen Errioxako Campo Viejo ardo ondua.

 

Arraina: arrain zuria prestatzen baduzu (legatza, bakailaoa, zapoa…) aukeratu Rueda JDko Liena Blume edo Otoñal ardoen antzeko ardo zuri lehor bat.

  • Arrain urdinekin (adibidez, izokinarekin edo hegaluzearekin), ardo zuri trinkoago bat har dezakezu, eta baita ardo beltz gazteren bat ere; hala nola: Errioxako Bustinza gazte bat edo Faustino markako edo horren antzeko Errioxako ardoren bat.  

Haragia: indioilarra edo esneko arkumea bezalako haragi zuriak garraztasun txikiko ardo zuri lehorrekin lagunduta har daitezke. Haragia saltsan, gisatuta edo aski onduta prestatzen baduzu, aukera ezazu bilakaera handiagoa izan duen ardo zuriren bat edo ardo beltz gazte baina biziren bat. Haragi gorri irmoetarako: Errioxako edo Dueroko ardo beltz ondu edo erreserbak. Proba itzazu LAN, Faustino V edo Paternina markako Errioxako erreserbak.

Erreserba handiko ardo beltzek oso ondo uztartzen dira ehizako platerekin.

Azkenburuko ororen match bikaina haren zaporea indar dezakeen ardo gozo bat izan ohi da; hala nola: Oporto, Jerez edo Moscatel bat. Baita Alemaniako riesling (mahats zuriko barietatea), Frantziako sauternes edo Hungariako tokaji ardo lehor bat ere. Baina beste ardo batzuk ere aukera ditzakegu: ardo apartsu, fresko eta ezberdin bat; edo, azkenburukoa txokolate beltzarekin egin badugu, nolabaiteko trinkotasuna duen ardo beltz onduren bat.

  • Ardoak, betiere, gustuen arabera uztartu behar dira eta gure upategian zure plateren zaporea indartzeko eta zure Gabonetako menuari amaiera bikaina emateko hainbat aukera aurkituko dituzu. Topa! Gabon zoriontsuak opa dizkizugu!

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
333617