Askotarikoa

Zure larruazala, zure momentua, zuk nahi duzun moduan

Kosmetika-, lurrin- eta higiene-produktuak behar bat dira, eta baita plazer bat ere. Zure xaboi kutunarekin edo aurkitu berri duzun xaboi berri batekin dutxa bat edo bainu bat hartzea erlaxazio handiko une pertsonala da; “zure momentua” da.

Mundu liluragarria, bitxikeriaz betea. Haietakoren bat ezagutu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.

Pandemiaren ondorioz, murriztu egin da bizitza sozialarekin lotura handia duten produktuen erabilera, hala nola lurrinena eta makillajearena; aitzitik, beste batzuena igo egin da, hala nola eskuetarako xaboiena, aho-hortzetako higienerako produktuena edo bainurako eta dutxarako produktuena.

Azkenaldian, produktu berriak ere agertu dira, kosmetika solidoarekin lotutakoak, esaterako. Hondakin gutxiago sortzen dituen kosmetika mota bat da, jasangarriagoa eta ingurumena gehiago errespetatzen duena, bai formulazioei dagokienez, bai aurkezpen-formatuari eta bilgarriari dagokienez. Material biodegradagarriekin egiten da beti.

Hainbat hamarkadatan testura likidoak izan dira erabateko protagonistak, baina orain gero eta gehiago dira formatu solidoko gorputz-tratamenduekin ausartzen diren markak, mota horretako produktuen eskari gero eta handiagoak bultzatuta, batez ere gazteen artean.

Xaboi naturalak produktu izarra dira. Mota askotakoak dira eta gehienak pastillatan eta bilgarririk gabe saltzen dira.

Ildo beretik, ohiko formatu likidoko gelak ere eboluzionatu dira, eta produktuak birformulatu dira larruazalaren hidratatzaile naturalak gehitzeko, larruazalaren hidratazio naturala sustatzeko, hobeto atxikitzeko eta dutxan gal daitezkeen mantenugaiak berritzeko.

Marka gehienen beste joera bat pertsonalizazioa eta berrikuntza bultzatzea da, gamak lurrin eta egitura berrietara ez ezik, pertsona bakoitzaren behar indibidualetara ere egokituz. Alde batetik, gelen kasuan, bainuaren/dutxaren errituala are gehiago aberasteko, garbitasuna ez ezik, zentzumen-esperientzia osoa ere badelako. Bestetik, desodoranteen kasuan, premia espezifikoagoetara egokitzeko: gehiegizko izerdia, orbanak, alergiak, etab.

Garrantzitsua da geure burua ezagutzea eta jakitea nola erreakzionatzen duen gure gorputzak merkatuan dauden produktuen aurrean, eta, horrela, gure erosketa gure azalaren ezaugarrietara egokitzea. EROSKIn 150 gel eta 100 desodorante baino gehiago dituzu. Zure larruan jartzen gara behar duzuna eskaintzeko.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
371231