Gizarte-konpromisoa

Global Social Economy Forumean parte hartu dugu

EROSKIk Global Social Economy Forumaren laugarren edizioan parte hartu du. Duela gutxi egin da foruma, Euskalduna Jauregian. Nazioarteko topaketa horretan, Administrazioak eta Gizarte Ekonomiaren garapena sustatzeko konpromisoa duten bertako gizarte zibilaren alderdi interesdunak elkartzen dira.

“Gizarte-ekonomia eta hiriak: bertako garapen inklusibo eta jasangarrirako balioak eta lehiakortasuna” lelopean, azken hilabeteotan Osasun eta Jasangarritasun Konpromisoak abian jarri genituenetik gauzatu ditugun neurriak aurkeztu zituen Alejandro Martínez Berriochoak, gure Osasun eta Jasangarritasuneko zuzendariak.

Animalien ongizatea hobetzea

Gure jardunaren ardatzetako bat animalien ongizatea hobetzeko konpromisoan aurrera egitea da. Hala, 2024an gure dendetan saldutako arrautzen % 100aren jatorria lurzoruan hazitako oiloak izateko konpromisoa hartu dugu. Gaur egun, gure salmenta-bolumenaren % 35 hartzen dute lurzoruan hazitako oiloen arrautzek. Gainera, duela gutxi, animalia-ongizatearen ziurtagiri berria lortu dugu EROSKI Natur Duroc txerriaren haragirako.

Arrandegiko jasangarritasun-ziurtagiriak

Gainera, aurrera egiten ari gara elikadura eredu jasangarriagoarekiko konpromisoan ere, eta gure lidergoa finkatzen ari gara freskoak eta elikagai arduratsuagoak merkaturatzeari dagokionez, elikadura osasungarri eta jasangarriaren oinarri gisa, horixe baita zurekin” merkataritza-ereduaren funtsezko habea. Espainian, aitzindariak izan gara arrain freskoa merkaturatzeko MSC eta GGN (GLOBAL G.A.P. NUMBER) ekoetiketen aldeko apustuan, eta konpromiso horren bidez behar-beharrezko babesa ematen diogu jasangarritasunaren alde egiten duen arrantza-sektoreari. Konpromiso horren fruitu, % 24 handitu dira MSC eta Global GAP Number ziurtagiria duten arrain jasangarrien erosketak (EROSKI Natur freskoen marka propioaren barruan saltzen ditugu), ekitaldi honen lehenengo erdian milioi kiloa gainditzeraino.

Ekonomia zirkularra indartzea

EROSKIn, ingurumenarekiko errespetuz jarduteko konpromisoa dugu, eta horretarako, hainbat ekimen garatzen ditugu gure jarduerak ingurunean duen eragina txikienera murrizteko. Baliabideen erabilera jasangarria, ingurumen-aztarna murriztea, ekonomia zirkularra sustatzea, klima-aldaketari aurrea hartzea, biodibertsitatea defendatzea… horra hor gure konpromisoetan jasotzen ditugun ezinbesteko betebeharrak. Ildo horretan, azken hilabete hauetan gauzatu ditugun ekintzen artean, konponbide jasangarriagoak txertatu ditugu pixkanaka: adibidez, erabilera bakarreko plastikozko poltsen ordezko aukerak ezarriz.

Kontsumo arduratsuagoaren aldeko konpromisoaren barruan, belaunaldi berriko denden eredu energetikoa hobetu dugu denda ekoeraginkorreko prototipo bat sortuz, eta haren bidez % 60 murriztu dugu energiaren kontsumoa ohiko supermerkatuekin alderatuz gero. Bestalde, antibiotikoen erabilera arduratsua sustatzen dugu, betiere gutxieneko esku-hartzearen esparruan eta medikuaren gainbegiradapean. Gainera, lurrindegiko produktuetatik batek ere ez du parabenorik edo triklosanik, eta etorkizunean gehigarri artifizial eztabaidagarrienak kentzeko lanean jarraituko dugu.

Bazkide bezeroaren parte-hartzea

Beste oinarrizko habe bat bazkide bezeroek hartzen diren erabakietan parte har dezatela da. Bazkide, langile, bezero eta interes-taldeen artean, 7.500etik gora lagunek parte hartu zuten Osasun eta Jasangarritasun konpromisoak prestatzeko lanean. Duela gutxi, parte-hartze bidezko kanpaina bat egin dugu milaka bazkide bezeroren artean, elikagaien nutrizio-etiketarako Nutri-Score sistema berria ezagutarazteko.

Elikadura orekatuaren alde

2013tik pixkanaka murrizten joan, eta 2017ko azken ekitaldi honetan 325 tona azukre, koipe eta gatz baino gehiago kendu ditugu gure markako produktuen elikagarritasuna hobetzeko. Horrez gain, partzialki hidrogenatutako landare-koipeak (trans koipeak) ere kendu ditugu gure produktuetatik.
Gainera, gure markaren barruan txikienentzat egiten ditugun produktuen birformulazioa lantzeko konpromisoa hartu dugu, osaera aproposagoa izan dezaten.

EROSKIn, irmo jarraitzen dugu tokian tokiko elikagaien alde egiten. Eta tokiko produktuen eskaintza zabala egiteaz gain, elikadura-behar espezifikoak dituztenak ere kontuan hartzen ditugu gure konpromisoan, gure produktuen eskaintza segurua eta ohiko erosketarako askia izan dadin, eta egin beharreko sakrifizio ekonomikoa egokia izan dadin.

Lantzen dugun beste konpromiso bat elikagaien segurtasuna da; oinarrizko baldintza da, bai produktuetarako (bereziki, gure markako produktuetarako) bai instalazioetarako. Horretarako, prebentziozko kalitate-plan bat dugu, eta haren bitartez urtean 11.000 produktu-analisi baino gehiago egin, eta 400 hornitzaile baino gehiago ikuskatzen ditugu.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
150508