Urtarrilaren 1etik aurrera, Gobernuak “oinarrizko produktuen” BEZa % 0ra jaitsiko du, eta olioaren eta pastaren BEZa % 5era.
Lehenengo momentutik, gure supermerkatu, hipermerkatu eta online supermerkatuetan, kutxatik pasatzean zuzenean aplikatuko da BEZ murriztu hori.
Dendetan dauden etiketetan, prezioak eskuz eta progresiboki joango gara aldatzen urtarrilaren 1etik aurrera; horregatik, baliteke hasieran zenbait etiketa aldatu gabe egotea. Nahiz eta etiketa eguneratuta ez egon, kutxatik pasatzean BEZ murriztua aplikatuko zaie produktuei.
Etiketa aldaketa horrek ez du eraginik izango online supermerkatuan, urtarrilaren 1etik aurrera prezio berriak izango baititu automatikoki.
Zer produkturi aplikatuko zaio % 0ko BEZa?
BOEn jasota dagoenez, produktu hauei aplikatuko zaie % 0ko Balio Erantsiaren Gaineko Zerga:
- Ogi arrunta, eta ogi arrunterako ore izoztua eta ogi arrunt izoztua, ogi arrunta egiteko badira soilik.
- Ogia egiteko irinak.
- Edozein animalia-jatorriko esne mota hauek: naturala, ziurtatua, pasteurizatua, kontzentratua, gaingabetua, esterilizatua, UHT, lurrundua eta esne-hautsa.
- Gaztak.
- Arrautzak.
- Frutak, barazkiak, lekaleak, tuberkuluak eta zerealak produktu naturalak badira, Elikadura Kodearekin eta hura garatzeko emandako xedapenekin bat.
Zer produkturi aplikatuko zaio % 5eko BEZa?
Oraingo % 10eko BEZa % 5era murriztuko da, eta oinarrizko elikagai hauen amaierako prezioa jaitsiko da:
- Olioak
- Elikagai pastak.
Zenbat egongo da neurri hori indarrean?
BOEren arabera, murrizketak aldi baterako eta aparteko neurri gisa ezarri dira, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko ekainaren 30era, eta azpiko inflazioaren urtetik urterako tasaren bilakaeraren mende daude.
Erregaien deskontua bertan behera.
Urtarrilaren 1etik aurrera indarrean sartuko den beste neurrietako bat gasolindegi guztietan gasolina eta diesel litro bakoitzeko 20 zentimoko deskontu unibertsala kentzea izango da, 2022ko apirilaren 1ean aktibatu zena.