Gure bezeroen solidaritateari esker, 444 tona elikagai eman ditugu Bizkaiko gizarte-egoera ahuleko taldeei laguntzeko Elikagaien Bankuek antolatutako azken Bilketa Handian azaroko azken asteburuan. Ekimenean Bizkaiko 114 EROSKI establezimenduk hartu zuten parte. Zenbaki hori 670 pertsonek urtebetean kontsumitzen dutena da. Aurreko kanpainetan bezala, EROSKIk dohaintza gehigarria egin du: kanpainan jasotako guztiaren % 7, alegia.
“Bizkaian bildutako elikagaien ia erdia gure EROSKI denden bidez egin da. Eskerrak eman nahi dizkiegu gure bezeroei, beste behin ahal izan duten guztia egin dutelako kausa solidario batean, eta baita Elikagaien Bankuari ere, bere borondatezko lanagatik. EROSKIk guztion artean laguntzea ezinbestekoa dela deritzo, bidezko gizarte kohesionatuagoa lortzeko”, adierazi zuen EROSKIko Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak, Alejandro Martínez Berriochoak.
“Bizkaiko Elikagaien Bankurako nahitaezkoa da EROSKI bezalako enpresekin lankidetzan aritzea, Bilketa Handia bezalako kanpaina berezien eta urte osoan zehar Zero Hondakinak dohaintza-programaren bidez laguntzen dutenak”, azaldu du Bizkaiko Elikagaien Bankuko presidenteak, Miguel Ángel Fernandinok.
Azkeneko Elikagaien Bilketa Handia bi modutan egin da: produktu fisikoak emanez, betiko moduan, eta elikagai-kupoiak emanez (3 € eta 5 €). “Elikagai-kupoiek oso harrera ona izan dute kontsumitzaileen artean. Orain, bildutako zenbatekoa Bizkaiko Elikagaien Bankuaren esku dago, beharrezkoak diren produktuak eros ditzaten”, zehaztu du EROSKIko Gizarte Erantzukizuneko zuzendariak.
20 urtez Elikagaien Bankuekin lankidetzan
EROSKI 1996an hasi zen Elikagaien Bankuekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta talde zaurgarrien eta gizartetik baztertuak izateko arriskuan zeuden pertsonen aldeko ekimen sozialak eskatzen zizkiguten bezeroek hala proposatuta. Horrela, “Kilo Operazioa” kanpainak hasi ziren urte horretan bertan, gure EROSKI dendetan elikagaiak biltzeko.
Ondoren, beste programa bat abiarazi genuen, lehentasunezko kontsumo-datatik gertu zeuden baina segurtasun osoz kontsumi zitezkeen elikagai ontziratuak dohaintzan emateko. Gaur egun, EROSKIren programa horrek eta Elikagaien Bankuek “Zero Hondakina” egitasmoarekin engaiatuta jarraitzen dute, kontsumitzeko egokia den elikagai bat ere ez botatzeko gure hipermerkatuen eta supermerkatuen sare osoan.
Duela gutxi, krisi ekonomikoak lehenbiziko ondorioak izan zituenean, elikagai freskoetara hedatu genuen egitasmoa EROSKIk eta Elikagaien Bankuek Horretarako, dohaintzen logistika berregituratu behar izan zen, hozte-katea mantentzen zela eta emandako elikagaiak hartzaileei elikadura-segurtasun osoz iristen zaizkiela bermatzeko.
EROSKIk “Urrezko galburua” irabazi du, elikagaien bankuen espainiar elkarteak (FESBAL) ematen duen sari nagusia; elikagai arloko soberakinak elkartasunez banatzen laguntzen duten erakundeei ematen zaie sari hau.