
¿EROSKI SELEQTIA EUSKAL SAGARDOA JD berria probatu nahi? Gure dendetan daukagu jada! Urtaldi berrirako hautatutako sagardoa. Sagardo berezia da, eta modu berezi batean ere hartutako erabakia da.
EROSKIn, tradiziozko ‘probaketaren’ espiritua berreskuratu nahi izan genuen. Lehengo ostalariek horrela aukeratzen zuten merkaturatuko zuten sagardoa, upategi ezberdinetako aukerak dastatu eta gero.
Gure bazkideak protagonista nagusiak izanik, sagardogile, Euskal Sagardoaren Kontseilu Erregulatzaile eta Basque Culinary Centerren lankidetzaren laguntza estuarekin egin dugu.
Gure bezero-bazkide onenek eratutako talde konprometitu batek lagundu digu denboraldi honetan EROSKI SELEQTIA EUSKAL SAGARDOA JD izenaren pean merkaturatu dugun sagardorik onena aukeratzen: Zelaia Sagardotegia.
Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu, haiek gabe ezinezkoa izango ltizatekeelako.
Apirilaren 9tik 11ra hiru prestakuntza-saio esklusibo egin ziren Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta hirurogeita hamabost pertsonek ‘Sagardo-dastatzaile adituaren’ ziurtagiria jaso zuten. Horren ostean, itsu-itsuko dastaketa egin zuten, hiru sagardo dastatu eta puntuatuz. 1 zenbakiko loteak jaso zuen puntuaziorik altuena.
Horrela, 1906an sortutako sagardotegi baten alde apustu egin dute. Garai hartan, Jose Antonio (oraingo belaunaldiko birraitona), hainbat nekazaritza-lanen artean sagardoa ekoizten hasi zen baserriko behe-solairuan, etxekoen zein lagunen kontsumorako. Hor hasi zen Gaincerain familiaren sagardo-tradizioa eta jakinduria garatzen.
EROSKI SELEQTIA Sagardoa JD Gipuzkoako baserrietan bildutako sagarrekin eginikoa da, % 100 hemengoa. Gainera sagar freskoaren hartzidura alkoholikoarekin lortzen den edari bat da. Horretarako, sagar mota ezberdinak erabiltzen dira (garratzak, mingotsak eta gozoak), praktika tradizionalei jarraikiz, azukre gehigarririk gabe, gas karboniko esklusiboki endogenoa erabiliz (naturala).
Iragazpen-prozesurik jarraitzen ez duenez, Seleqtia Euskal Sagardo naturala ilun samarra da eta ñabardura hori-berdexkak ditu. Sagardo freskagarria da. Haren karboniko natural eta garraztasun freskoak sagarra bera gogorarazten digu eta ukitu zitrikoak ditu. Laburbilduz, oso orekatua eta atsegina da, sagardo guztien antzera, urte osoan kontsumitzeko.
Hiru sagardotegi finalistak
Aurretiaz, EROSKIk jakinarazi zien Euskal Sagardoa JDren Kontseilu Erregulatzaileari eta hari atxikitako sagardo-egileei aurtengo EROSKI SELEQTIA EUSKAL SAGARDOA JD egingo duen upategia hautatzeko prozesua hasiko zela eta nola eramango zen aurrera.
Prozesu honetan, Kontseilu Erregulatzaileak berebiziko garrantzia izan du, dastaketa-panela definitzen eta hautatzen laguntzeaz gainera beharrezko prestakuntza eman eta sagardo bakoitzaren dastatze- eta balorazio-prozedura zuzendu duelako.
Parte hartu nahi zuten sagardotegiek beren laginak aurkeztu zituzten Kontseilu Erregulatzaileak Euskal Sagardoa JD kalifikazioa eman ziezaien. Eta, gaitzat eman eta gero, Basque CulCulinary Centerren aurkeztu zituzten, EROSKI SELEQTIA marka eramateko egokitasuna probatzeko.
Argi geratu zen orduan zer hiru sagardo dastatuko zituzten gure kontsumitzaileek.
Aukera eginda, hurrengo urratsa gure markarekin merkaturatuko den sagardoz betetako kupelei marka jartzea izango da. Hautaketan parte hartu zuten bazkide-bezeroekin egingo dugu hori.
Jadanik dendetan dugu sagardo berria. Tradiziozko ‘probaketaren’ espiritua berreskuratu dugu. Ehun bat kontsumitzailek parte hartu du gure dendetan merkaturatuko dugun sagardoa aukeratzeko sagardo-dastaketan.






