Maskaren ondorioz, ezkutatuta geratu dira ezpainetako eta masailalboen makillajea, baina, aldi berean, begiak makillatzeko une bikaina iritsi da. Izan ere, sasoi honetan, protagonismo ikaragarria hartu dute begiek eta maskarak ezkutatzen dituen keinuen adierazle nagusi bilakatu dira: ezpainetan kosk egiteko keinuarena, zerbait azpimarratzeko adierazi ohi dugun “hara” horrena edo gauza hunkigarriren bat ikusten dugunean gure ezpainek egiten duten irribarrearena.

Badakigu begien inguruan sortutako zimurdurak aurpegiaren adierazkortasunaren parte direla eta emozioak transmititzeko beharrezkoak direla. Beraz, aliatutzat hartu behar dituzu (eta ez arerio gisa), eta ez duzu makillajearen fokua horiek ezkutatzean jarri behar. Zimurdurak agertzea prebenitu edo poltsak eta betzuloak arindu nahi badituzu, orain inoiz baino gehiago, ezin duzu goizeko eta gaueko begi-inguruko krema ahaztu.
Gaur, begiei etekina ateratzeko makillaje arin eta sinple batzuk dakarzkizugu, zure begiradaren adierazpena indartuko dutenak. Gauza gutxi beharko dituzu, baina emaitza on bat lortuko duzula bermatzen dizugu.

Begietako arkatz delineatzaile bat, itzal bat, betileen kizkurtzaile bat eta maskara bat nahiko izan beharko lukete begietako makillajerik dotoreena lortzeko.
Adibidez: belle&MAKE-UP markako 01 Noir arkatza (2,65€) aliatu bikaina da betileen gaineko marra delineatzeko edo ke baten oinarria egiteko. Are gehiago, begiradari sakontasuna emango dion delineatu bat egiteko erabili dezakezu eta, zerbait hartzera aterako bazara, ke bihurtu dezakezu ahalegin handirik gabe. Arkatz gehiago erantsi besterik ez duzu, begi-zulorantz difuminatuta, oinarri bat sortzeko eta horren gainean itzal marroi eta beltz pare bat landu ahal izateko.

Aurten, begien makillajeak, ke beltza bezalako 90etako klasikoak bueltan ekartzeaz gain, begi-maskara beltzaren dosi handiak eskatzen ditu. Betileak nabarmentzea, luzatzea, makurtzea, bolumena ematea… guztia da gutxi maskara baten eztandarako. Hori bai… ondo aplikatuta: eskuila betileen oinarrian finkatuta eta erroan zig-zag mugimendu arin bat eginda, betileak eskuilan sar daitezen eta behar bezala makillatu ahal izateko. Hala, produktuaren pisua ez da betileen muturretan geratuko eta betileak erortzea saihestuko duzu. Eragiketa errepikatu dezakezu eta betileak produktuz ondo kargatuta baina bereizita geratuko zaizkizu (eta aldez aurretik kizkurtzen badituzu, askoz hobe).

Begien makillaje on baterako ezinbestekoak:
