Eskaintzak eta zozketak

Haurtxoak eta sukaldea…Yämmi behar duzu.

Umetxo bat izatean, haren mundua zurea bilakatzen da. Bat-batean, bera da munduko garrantzitsuena. Arreta guztia ematen diozu. Eta, bien bitartean, berak eguneko 24 ordutan bi gauza egiten ditu soilik: jan eta lo. Bigarrena zure ardura da. Lehenbizikoarekin, aldiz, Yämmi arduratzen da.

Haurtxoaren elikadurak nutritiboa eta osasungarria izan behar du. EROSKI sukaldeko robot berriarekin % 100 pure naturalak modu azkar eta errazean egitea bezalakorik ez dago. Denbora eta esfortzua aurreztuko dituzu, eta dirua ere bai, ez dituzulako potekoak, ahiak edo jogurtak erosi beharko. Yämmi robotak zure ordez kozinatuko du.

Yämmik osagaiak zehatz-mahatz pisatu, moztu, txikitu, irabiatu eta osagai nutritibo guztiak mantentzeko puntu egokian kozinatzen ditu. Zure haurtxoari jana prestatzeko ez dituzu milaka tresna erosi beharko, horien artean irabiagailua, irakinontziak, potoak, esterilizagailua, biberoiak berotzeko tresna, etab. Yämmirekin tresna horiez gain beste batzuk ere badituzu. Eta zenbat eta denbora gutxiago eman sukaldean, denbora gehiago edukiko duzu haurtxoaz gozatzeko

Kozinatzen ikasi.

Etxeko txikiekin kozinatzea gozamena da. Jolasa da haientzat. Baina, batez ere, ikasteko modu bikaina da. Haur bati kozinatzen irakasten diogunean mundu berri batean sartzen da. Elkarrekin errezeta bat egiteak milaka onura dakarzkio: sortzeko eta kontzentratzeko gaitasuna garatzen du, autoestimua indartzen du, enpatia hobetzen du, eta talde-lana bultzatzen du, zeregin hori beste pertsona batzuekin partekatu behar delako.

Eta garrantzitsuena: kozinatzean, elikadura-ohitura osasungarriak ikasten ditu, bizitza osoan mantenduko dituenak. Garrantzitsua da adin goiztiar batetik ezagut ditzatela elikagaien nutrizio-ezaugarriak eta zeinen garrantzitsua den dieta orekatu bat egitea. Txikitan modu osasungarrian jaten badu, helduaroan ere horrela jango du.

El Yammi sukaldeko robota zure haurrak gastronomiaren mundu zoragarrian sartzeko laguntzaile perfektua da. Yämmi robotarekin plater osasungarriak elkarrekin presta ditzakezue modu erraz eta azkarrean. Eta robotak dituen milaka funtzioei esker, sukaldeko oinarrizko kontzeptuak ikasten dituzte, esaterako oratzea, moztea, txikitzea, irabiatzea eta lurrunetan egostea.

Errezetaren osagaiak aukeratzean elikagai mota ezberdinak ezagutuko dituzte eta haien jatorriarekiko interesa agertuko dute eta haien itxura, zaporea eta testurarekin ohitzen joango dira. Zenbat aldiz entzun dugu honakoa: “nire semeak/alabak ez du elikagai berririk probatu nahi”. Haiekin kozinatzea aitzakia perfektua da zapore berriak probatu eta betiko makarroiak tomatearekin eta patata frijituez harago sukaldaritzako gustuak areagotzeko.

Zure semeak/alabak matematikei gorroto badie, jar iezaiozu amantala eta segi kozinatzera! Elikagaien batuketak, kenketak eta zatiketak eginez jolas egin dezakezue. Osagai bakoitzaren kopuruak pisatzeko laguntza eskatu, eta, horrela, neurri-unitateak ikasiko ditu. Gainera, sukaldea toki aproposa da haurrak kontzientziatzeko jana aprobetxatu egin behar dela, eta ez bota.

Bururatzen zaizu arrats euritsu batean familiarekin gozatzeko plan dibertigarri eta hezigarriagorik?

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
158182