Zer gertatzen da EROSKIN udaberrian? Antxoaren denboraldia hasten da! Kantauri itsasoan arrantzatu eta zuzenean gure portuetara ekarria. Aukera ahogozogarri aparta!
Ur hotzekoa denez, zapore apur bat gazia du eta beste arrantza-tokietakoa baino finagoa. Gainera, oso elikagai nutritiboa da, bitamina, gatz mineral eta proteina ugari du eta bere gantzaren balio altua asegabea da. Arrain bikaina eta zapore apartekoa!
EROSKIN Kantauriko antxoa Eroski NATUR markarekin dator eta MSCren (Marine Stewardship Council) ziurtagiria du. Ziurtagiri honek bermatzen digu arrantzatzean itsasoa errespetatu egiten dela eta gainerako espezieak mantendu ere bai, bere propietate nutrizional guztiez goza dezagun
EROSKI da arrantza jasangarriaren MSC ekoetiketa duten arrainak saltzen dituen nazio mailako txikizkako lehenengo banaketa taldea.
Antxoaren propietate nutritiboak
Hau da antxoaren propietate nutritiboak eta gastronomikoak aprobetxatzeko garai egokia. Oso denboraldi laburra izaten da antxoarena, eta horregatik asteko erosketetan beste arrain batzuk baino nahiago izaten da.
Arrain urdina da eta bere gantzaren kalitatean islatzen dira bere nutrizio-ezaugarriak: omega 3 gantz azido ugari, bihotzarentzako kualitate osasuntsuak dituena.
Kaloria gehiago ditu arrautzeztatu eta frijituta (ohikoa antxoaren kasuan), oliotan lataratuta edo maionesa bezalako saltsekin kontsumituz gero. Labean, lurrunetan, plantxan eta parrillan eginez gero, oso ondo gordetzen da berez duten zaporea eta balio energetikoa ez da ia aldatzen.