AURKEZPENA
1. Zergatik jarri du martxan EROSKIk Entzute eta Deialdi Solidarioa?
EROSKIn uste dugu parte-hartzea eta entzutea direla aukerarik onenak Zentimo Solidarioak programaren etorkizuneko lan-plana eraikitzeko, guztion ekarpenak kontuan hartuta. Horretarako, Entzute Solidarioa jarri dugu abian, guztion artean 2023ko Zentimo Solidarioak Programaren kausak aukeratu ditzagun.
Deialdi Solidarioaren helburu nagusia 2023ko Zentimo Solidarioak programaren bidez kausa horiei erantzungo dieten eta EROSKIrengandik eta haien bezeroengandik jasotako ekarpenen onuradun izango diren proiektu solidarioak aukeratzea da..
IZEN-EMATEA
2. GKE bat naiz, non eman dezaket izena? Dendan eman dezaket izena?
EROSKIren Zentimo Solidarioak programan izena emateko, erakundeak nahitaez bete beharko ditu eros.ki/convocatoria-solidaria helbidean aurkezten den inprimakian nahitaezkotzat jotzen diren datu guztiak. Izen-ematea modu digitalean egingo da soilik.
3. Zein da izena emateko epea?
Izen-ematea onartzeko, uztailaren 22tik (00:00etatik) irailaren 30era (23:59etara) bitartean bete beharko da. Epe hori aplikatuko zaio, halaber, proiektuari posta elektronikoz bidaltzen zaion informazio gehigarriari (ikusi dokumentu honen 8. galdera).
4. Ba al dago formulario digitalekoaz bestelakoa den parte hartzeko beste modurik?
Ez, izen-ematea EROSKIren webgunean argitaratuta egongo den formulario digitalaren bidez baino ezingo da egin. Bertara zuzenean sartzeko esteka hau da: eroski.es/convocatoria-solidaria..
5. Nola erabaki dira zentimo solidarioak programak lagunduko dituen kausa nagusiak?
DEIALDI SOLIDARIOArekin batera, EROSKIren ENTZUTE SOLIDARIOA egingo da. Inkesta irekia da, bezeroei, EROSKIko langileei eta, oro har, herritarrei zuzendua, 2023ko programaren kausak aukeratzeko, haien lehentasunen arabera. 15 kausatako zerrenda bat egongo da eta haiek ere proposamenak egin ahal izango dituzte. Inkestak formatu digitala du eta eros.ki/escucha-solidaria helbidean bete daiteke 2022ko irailaren 1etik urriaren 15era arte.
6. Zein erakundek har dezake parte deialdian? Zer eskakizun bete behar dituzte?
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek, fundazioek edo elkarteek eta aipatutako horietako federazio edo konfederazioek jaso ahal izango dute onura.
Erakundeek baldintza hauek guztiak bete beharko dituzte nahitaez:
- Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea.
- Legezko eta zergazko betebehar guztietan egunean egotea, eta laguntzak jasotzeko desgaituta ez egotea.
- Nazio Batuen Gutunaren printzipioak babestea..
- Egoitza sozial eta fiskal iraunkorra izatea Espainiako lurraldean, eta legitimazioa edo juridikoki jarduteko gaitasuna aitortua izatea, Espainiako legeriaren arabera.
- Gutxienez hiru urteko esperientzia frogagarria izatea.
- Behar adinako egitura eta gaitasuna izatea aurkezten duten proiektu solidarioaren bideragarritasuna bermatzeko eta gauzatzea kudeatzeko.
- Kenkari fiskaleko ziurtagiriak jaulki ahal izatea (onura publikokotzat deklaratutako erakundea).
7. Proposa al dezaket ezagutzen edo gogoko dudan erakunderen bat zentimo solidarioen hartzaile posible gisa? Nola egin dezaket?
ENTZUTE SOLIDARIOAren formularioan, (eros.ki/escucha-solidaria), non kausak aukera daitezkeen, erakunde solidarioak ere iradoki ahal izango dira EROSKIren lankidetza-sarean sartzeko. Deialdi Solidarioaren formularioa helaraziko diegu, izena eman dezaten.
8. Zer baldintza bete behar dituzte proiektuek hautagai izateko?
Proiektuak Espainiako lurraldeko edozein lekutan edo garapen bidean dauden herrialdeetan garatu behar dira.
Aurkeztutako proiektu bakoitza zer kausa nagusiri erantzuten dion identifikatuta egon beharko da, hurrengoen artean:
- Lankidetza garapen bidean diren herrialdeetan
- Gaixotasun degeneratiboak
- Gaixotasun arraroak
- Zure inguruko zaurgarritasun-egoeran dauden haurrak
- Zaurgarritasun-egoeran dauden haurrak garapen bidean diren herrialdeetan
- Zaurgarritasun-egoeran dauden adinekoak
- Ingurumena
- Minbizia duten pertsonak
- Desgaitasuna duten pertsonak
- Gaixotasun mentalak dituzten pertsonak
- Pertsona drogazaleak
- Zaurgarritasun ekonomikoko egoeran bizi diren pertsonak eta familiak
- Etxerik gabeko animaliak babestea
- Errefuxiatuak
- Genero-indarkeriaren biktimak
Erakunde batek hainbat proiektu aurkez ditzake, premia desberdinei erantzuteko.
Erakundeak proiektua garatzen duen jarduera nagusia ere identifikatu beharko du, aukeratutako kausari erantzuteko, adibidez:
- Oinarrizko elikadura- eta/edo higiene-beharrak asetzeko laguntza
- Ahaideei ospitalizazioan zehar ostatu emateko laguntza
- Ziurgarritasun-egoeran dauden pertsonei ostatu emateko laguntza
- Gaixotasun edo desgaitasun bat tratatzeko laguntza
- Laguntza psikosoziala
- Hezkuntza
- Gizarteratzea eta/edo laneratzea
- Gaixotasun edo desgaitasun bati buruzko ikerketa
- Naturaguneen garbiketa
- Klima-aldaketaren aurkako borroka eta egokitzapena
- Flora eta fauna mehatxatuaren babesa
- Basoak basoberritzea
- Txertaketa
Ez da onartuko kongresuak, jardunaldiak, mintegiak edo bestelako ekitaldi puntualak helburu duten proiekturik, ez eta argitalpenak egitea xede duten proiekturik ere. Era berean, ez da onartuko erakundearen mantentze eta funtzionamendu orokorreko gastu arruntei aurre egiteko proiekturik (soldatak, lokalaren alokairua, telefonoa, argia, ura etab.).
9. Beste iturri batzuek finantzatutako proiektu bat aurkez dezaket?
Aurkeztutako proiektua EROSKIren eta bere bezeroen dohaintzek finantzatu ahal izango dute, osorik edo zati batean, 2023ko Zentimo Solidarioak Programaren bidez.
10. Proiektuak gehieneko edo gutxieneko iraupena izan behar du? Martxan dagoen proiektu bat aurkez dezaket?
Proiektua Zentimo Solidarioak Programaren dohaintzak jaso aurretik has daiteke, eta ez dago amaiera-epemugarik, baina memoria ekonomiko baten eta jarduera-memoria baten bidez justifikatu beharko da EROSKIk eta haren bezeroek emandako ekarpenen erabilera, jaso eta 12 hilabeteko gehieneko epean.
11. Deialdi Solidarioan izena eman al dezaket, aurkeztu den Federazio nazional bateko kide den GKE probintzial bat ordezkatzen badut?
Proiektu bera federazio edo konfederazio bateko kide diren toki-elkarte edo -ordezkaritzek hainbat eskualdetan egiten badute, komeni da federazioak hautagaitza bakarra aurkeztea, proiektua garatzen den probintzia edo autonomia-erkidego guztiak adierazita.
Tokiko elkarte edo ordezkaritza batek gainerako eskualdeekin partekatzen ez duen proiektu propio bat badu, zuzenean formularioan bere IFKrekin izena ematea gomendatzen da.
12. Zenbat proiektu aurkez ditzake erakunde bakar batek?
Erakunde bakoitzak gehienez ere bost proiektu solidario aurkeztu ahal izango ditu formularioaren bidez.
13. Aurkeztutako proiektuari buruzko informazio osagarria bidal daiteke?
Bai, sostenibilidad@eroski.es helbidera mezu elektroniko bat bidal daiteke, hau kontuan hartuz:
- Posta elektroniko bana bidali behar da erakunde bakoitzeko, proiektuari buruz bidali nahi diguzun informazioa jasotzen duen dokumentuarekin batera.
- Posta elektroniko bakoitzaren gaia honako hau izango da: “EROSKIREN 2022KO DEIALDI SOLIDARIOARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA”.
- Ez bidali informazioa posta elektronikoko testuan, dokumentu erantsi batean bidali (Word, PowerPoint edo PDF formatuan eta gehienez 10MB). Erantsitako dokumentu bakarra bidal daiteke proiektu bakoitzeko.
- Honako hau izan behar du dokumentu erantsiaren izena: ZURE ERAKUNDEAREN IFK – Aurkezten duzun PROIEKTU SOLIDARIOAREN IZENA.
Inprimakian ez da kontuan hartuko bidalketa-irizpide horiek betetzen ez dituen informazio gehigarririk.
14. Nork aukeratzen ditu laguntzen hartzaile diren azken erakundeak? Zein irizpiderekin?
Izena emateko epea amaitutakoan, lau fasetan hautatuko dira erakundeak:
- FASEA: Urriaren 1etik azaroaren 1era bitartean, EROSKIk erakunde eta proiektu solidarioak aurrehautatuko ditu oinarrietako 3., 4., 5. eta 6. puntuetan zehaztutako betekizunen eta 7. puntuan ezarritako hautaketa-irizpideen arabera (www.eroski.es/bases-solidaridad/). EROSKIk eremu eta aldi bererako dohaintzak banatu ahal izango ditu nahierara beste proiektu batzuen artean.
- FASEA: Azaroaren 2tik azaroaren 22ra bitartean, aldez aurretik hautatutako proiektuak aurkeztuko zaizkio EROSKIren interes-taldeetako ordezkariek osatutako Aholku-Batzorde bati, zeinak proposamena baliozkotu edo aldatuko baitu.
- FASEA: Azaroaren 23tik abenduaren 12ra bitartean, EROSKIk eta Aholku Batzordeak hautatutako erakundeei jakinaraziko zaie, eta 2023ko Zentimo Solidarioak programan parte hartuko dutela berretsi beharko dute, proposatutako eremu eta egunetan.
- FASEA: Abenduaren 20a baino lehen, hautatutako Erakundeek oinarri hauetako 10. puntuan zehazten den Zentimo Solidarioak programari buruzko komunikazio-kanpaina behar bezala gauzatzeko EROSKIk eskatutako informazioa eta materialak bidaliko dituzte.
Batez ere, honako alderdi hauek baloratuko dira positiboki:
Baloratutako diren erakundearen alderdi orokorrak:
- Esperientzia eta sendotasuna.
- Web orria eta/edo sare sozialak izatea.
- Jarduera-memoria eta finantza-informazioa argitaratuta izatea.
- Urteko kontuak auditore independente kualifikatu batek ikuskatuta izatea.
- Kanpoko organo arautzaile batek egiaztatzea.
Proiektuaren baloratu beharreko alderdiak:
- Proiektuak eragiten duen arrazoia lerrokatzea, bai eta jarduera nagusia eta kokapena ere, gure bezeroen eta beste interes-talde batzuen lehentasunen arabera, EROSKIren entzute-jardueren bidez bildutakoak.
- Proiektu solidarioaren zuzeneko onuradunen kopurua. Adierazle hori baloratzeko orduan, kontuan hartuko da proiektuaren aurrekontua eta irismena (udal, probintzia, autonomia edo estatu-mailakoa).
- Proiektua gure denden kokalekutik gertu eta lehentasunezko guneetan irismen handiagoa duten eremuetan garatzea, denda kopuruaren arabera: Balear Uharteak, Katalunia, Galizia, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa.
- Proiektua erakunde gisa dugun jarduera nagusiarekin lotzea: elikadura.
15. Nortzuk izango dira Aholku Batzordeko kideak?
Aholku Batzordea EROSKIren interes-taldeetako ordezkariek osatuko dute, kontsumitzaileek eta langileek, besteak beste.
16. Zergatik da beharrezkoa erakunde bat onura publikoko erakunde gisa deklaratuta egotea, Zentimo Solidarioak programan sartzeko?
Bezeroek zerga-desgrabaziorako dohaintza-ziurtagiria eska dezaketelako.
17. Non ikus ditzaket 2021ean eta 2022an aukeratutako proiektuak?
Webgune honetan: https://eroski.worldcoo.com/