Gizarte-konpromisoa

Hondakina ‘0’ – Elkartasuna ‘1’

Berriro ere, eta gure bezeroen eskuzabaltasunari esker, gol bat sartu diogu desparekotasunari. 2018ko lehen seihilekoan zehar, elkarrekin 3.216 tona elikagai baino gehiago eman dizkiegu okerren bizi diren taldeei. Zenbaki hori, 2.040 etxebizitzetako urteroko elikagai-kontsumoaren baliokidea dugu. Ohikoa denez, EROSKIk konpromiso honekin bat egin du eta dohaintza gehigarria egin du bezeroek emandako kilo kopuruaz aparte.

Oraingo honetan, gure kooperatibak 2.812 tona baino gehiago eman ditu dohaintzan, “Zero Hondakin” programaren esparruan, kontsumorako egokiak diren elikagai-soberakinak baztertu beharrean, beren jarduera denda bakoitzaren inguruan garatzen duten gizarte-erakundeei entregatuz. Hemen ez baitugu ezer zakarretara botatzen.

“EROSKIk gizartearekin konpromiso handia dauka eta berebiziko garrantzia ematen dio talde behartsuenei laguntzeko ekintza solidarioei. Gure sektorean aitzindariak izan gara Espainian gure supermerkatu eta hipermerkatu sare osoan ‘zero hondakina’ erdiesten”, azaldu du Alejandro Martínez Berriochoak, EROSKIren gizarte erantzukizuneko zuzendaria.

“Zero Hondakin” programa abian jarri eta garatzeko, Elikagai-bankuen Espainiako Federazioarekin (FESBAL) elkarlanean ibili gara. Miguel Fernándezek, FESBAL-ko kanpo harremanetako zuzendaria, lortutako emaitzekin oso pozik dagoela adierazi digu eta eskerrak eman dizkigu “EROSKI eta Elikagai Bankuen arteko lankidetza luzeagatik. Elikagaiak xahutzearen aurkako konpromisoa adierazten du, borroka hori erakunde bien izaeraren esentziaren parte delarik”.

Prozesu osoan zehar elikagaien segurtasuna zaintzen jarduteko protokolo bati esker, dohaintzan emandako produktuak egoera ezin hobean iristen dira hartzaileen eskuetara. Jaki freskoei dagokienez, une oro hotz-katea mantentzen da, produktuak linealetatik atera eta erakunde hartzaileen instalazioetara iristen diren arte, garraioa ere barne hartuz. Elikagai guztiak iraungitze-data igaro aurretik ematen dira dohaintzan.

Gainera, “Zero Hondakin” programaren bitartez emandako 2.812 elikagai tonez gain, “Kilo Operazioa” edo “Udako Bilketa Handia” kanpainei esker, EROSKIk 404 tona bildu ditu dagoeneko aurtengo lehen seihilekoan.

2014an EROSKIk “Urrezko galburua” jasotzeko ohorea izan zuen, Elikagai Bankuaren Espainiako Federazioaren sari gorena, “Zero hondakin” programari esker. Sari hori ez da gurea soilik, baizik eta gure bezero guztiena. Desparekotasunaren aurkako partida guztiok irabazten dugu eta.

Hondakina ‘0’ – Elkartasuna ‘1’

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
145160