Eroski NATUR

Huelvatik zuzen-zuzenean, heldu dira Eroski NATUR marrubiak

 

Udaberri-usaina dago!

Martxoarekin batera, Eroski NATUR marrubia dendara heldu da. Unerik onenean, heltze-punturik hoberena lortzen duenean, hain zuzen ere, esperotako zaporea eta gozotasuna betez.

Eta dendara heltzean, marrubien sasoia zein den zalantzan jartzen da. Batzuen ustez, Gabonetan izan ohi da; beste batzuen ustez, aldiz, udaberrian. Beste norbaitek, berriz, udan ere erosi dituela gogoratzen du.

Gertatzen dena da milaka barietate marrubi dagoela, eta Espainiako merkatuan hogei bat inguru aurki ditzakegu. Bakoitza bere ezaugarriekin eta heltze-egutegiarekin. Hori dela eta, produktu hau hainbat hilabetetan salgai dago.

Eroski NATUR marrubia jatorria eta zaporea bermatzen duen Premium produktua da. Marrubi oso estimatua, bere kolore distiratsua, zapore ona, irmotasuna eta tamainaren eta formaren berdintasunagatik. Horrez gain, marrubia oso gogorra denez, tratamendu gutxi behar du hazten den bitartean. Beraz, oso mesedegarria da ingurumenaren zainketarako. Halaber, garraioari ere ondo eusten dio.

Eroski NATUR marrubiaren sasoia martxotik apirilera luzatzen da, eta oso estimatua da bere ezaugarri organoleptikoengatik. Ez duzu data horietatik kanpo aurkituko. Usaintsua eta oso urtsua, bere sasoiaren erdialdeak neguaren amaiera eta eguraldi onaren etorrera iragartzen du.

Eroski NATUR marrubia Huelvatik dator, labore honen munduko erreferentea. Huelvako itsasaldean marrubiaren laborantzarako baldintzarik onenak daude: lurzoru hareatsua eta azidoa, negu epela, eguzki-ordu ugari eta egunaren eta gauaren arteko tenperatura-bitarte minimoa.

Behin etxean, ez da komeni gehiegi eskuartean edukitzea ezta berotan jartzea ere. Onena, erretilu batean luze gordetzea da, pilatu gabe. Hozkailuan, adibidez. Ez zaio pendulua kendu behar, ezta azken unera arte garbitu ere, jan baino lehen, hain zuzen. Halaber, kontuan eduki behar da uretan usten badirela, zukua galduko dutela.

Behin garbituta, marrubiak modu askotan jan daitezke. Osorik piramide bat osatuz, zatietan limoi- edo ozpin-zurrusta batekin eta azukreztatuta; laranja-zukuarekin, jogurtarekin edo esne-gain harrotuarekin; moussean edo irabiakian… edo tarta baten dekorazio gisa. Umeentzako milaka ideia dibertigarri dago. Zergatik ez duzu egiten suge bat marrubi- eta platano-xerrak txandakatuz?

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13978