Zuztarretatik puntetaraino. Xanpua, olioa… zure errituala oso garrantzitsua da, zure zainketak axola du eta.
K.a. 5000 urtetik aurrera, sumertarrak, babiloniarrak eta egiptoarrak jadanik hasi ziren ilearen zaintzan interes izaten. Olioak, buztinak eta beste ukendu naturalak erabiltzen zituzten, esploratzen teknika hobetu zuten arte.
Lehenengo xanpuak arrozaren azala eta lastoa erretzen egiten ziren. Geratzen zen errautsa urarekin nahasten zuten, aparra lortu arte. Oso eraginkorra zen, baina ilea gehiegi lehortzen zuen… Modu horretan, ile-hidratazioa aurkitu zen eta horregatik garbitu eta gero koko-olioa erabiltzen hasi ziren.
Xanpua Ingalaterran merkaturatzen hasi zen arren, bere izena Indiatik dator. Bere izena “champo” hitzatik dator, garai hartan buruan olioekin egiten ziren masaje tradizionalak izendatzeko erabiltzen zena.
Kontua da, ¿nork ez du atsegin ile ederra, osasuntsua eta distiratsua edukitzea?