belle&MAKE-UP lerroak zu bakarrik daukazun benetako edertasuna nabarmentzera gonbidatzen zaitu.
Udazken-negu honetako belle&MAKE-UP edizio mugatu berriak mendebaldeko kulturaren oinarri den Greziako jainkoen perfekzioa Japoniako kulturan oinarritutako Wabi sabi estetika-korrontearen naturaltasunarekin kontrajartzen du. Kintsugi Japoniako konponketa-teknikan oinarritzen da. Teknika horren bidez zeramikak eta kaltetutako beste objektu batzuk urrearekin konpontzen dira, hautsitako horrek distira dezan; horrela, akatsak besarkatzen dira eta arrailak eta ñabardurak gure bizitzaren eta edertasunaren zati direla erakusten da.
Imperfectly Perfect edizio mugatua da eta akatsen edertasunaren alde egiten du, makillajearen helburua zuzentzea baino jada ederra dena goraipatzea dela ulertuz.
Oinarrizko elementuak eta minimalistak ditu mozorrotu gabe edertzen duten produktuz osatua, eta pintzelarekin edo hatzekin aplika daitezke, efektu sotilak lortzeko. Lerro puru, argitasun nabarmen edo profilatu infiniturik gabe. Kolore-estalki lausotu, lurkara eta natural bat besterik ez, urre zahartuarekin nahastutako buztin- eta arrosa-tonuen protagonismoarekin, eta akabera mateekin satinatu sotilak eduki beharrean. Zortzi produktu berriek formula beganoak dituzte, ez dute parabenorik eta dermatologikoki testatuta daude.
CREME MATTE EZPAINETAKOAK
- Ehundura berritzailea leunki irristatzen da ezpainetan eta, lehortzerakoan, belus-antzeko akabera mate bat uzten du, suabe eta elastiko mantentzen dena, sekulako arintasuneko sentsazio oso eroso batekin.
- Kolorea homogeneo mantentzen da eta oso pigmentatuta, orduak eta orduak irauten duen estaldura oso eta berehalakoa bermatuz.
- No transfer eta itsasten ez den formula, iraupen luzekoa eta waterproof.
AZAZKAL-LAKAK
- Gloss Seal’R patentatutako teknologiarekin, iraupen luzeko muturreko distira baterako, eta kolorearen intentsitatea, lehortze-denbora eta iraupena hobetuta.
- #10 free formula: horrek esan nahi du formulazioan honako osagai hauek baztertu ditugula: Formaldehidoa, Toluenoa, Dibutilo Ftalatoa (DBP), Parabenoak, Formaldehido erretxinak, Kanforra, Trifenil Fosfatoa, DPHP, glikol eterra eta lurrinak, esmalteen formulazioan legezkoak eta ohikoak direnak, baina profil toxikologiko kaltegarriagoak eta eztabaidatsuagoak dituztenak, eta azazkal polit eta osasuntsuak edukitzeko hain gomendagarriak ez direnak.
- Azazkaletan erraz irristatzen den estaldura handiko testura.
- Pintzel aplikatzaile laua eta punta biribilekoa: Zehatza eta delikatua kolorearen aplikazioa kontrolatzeko, irten gabe, azkazalaren berezko forma errespetatuz.
BEGI-ITZALEN ARKATZAK
- Ehundura leuna, zetatsua, ura jasaten duena eta iraupen luzekoa, edozein begi-kolore nabarmendu eta ongi geratzen den perla-ukitu apur bat duen goroldio-tonu batean.
- Betazal osoan eman daiteke itzal gisa, edo betileen gaineko marra delineatzeko ere balio du.
- Aktibo hidratatzaileak ditu, besteak beste, eskualenoa eta soja-olioa.
BEGI-DELINEATZAILEA
- Feltro-punta zorrotza da, marra oso meheak delineatzeko betileen gainean, edo lodi eta artistikoagoak ere egin ahal izateko.
- Erraz aplikatzen eta kontrolatzen da, eta kolorez betetzen du lehen aldiz pasatzean.
- Formula erraz lehortzen da, iraupen luzekoa da eta waterproof.
KOLORETEA
- Akabera argitsua, baina arretarik erakarri gabe azalarekin modu naturalean nahasten dena, ingerada nabarmendu eta aurpegiaren itsura osasuntsua indartuz.
- Formula krematsua eta moldagarria da, tonuaren indarra erregulatzeko, modu erraz eta homogeneoan.




