EROSKI enpresa

Ingurumen eta gizarte arloko bermeak

EROSKIK ingurumen bermea sartzen du bere eskaintzan eta ingurumenarekin arduratsuak diren hornitzaileekin lankidetzan aritzen da. Hala gertatzen da, adibidez, MSC (Marine Stewardship Council) zigilua duten arrantzagune jasangarrietatik datorren arrainarekin. EROSKIK 2014an MSC ekoetiketa urdina zuten 740 tona arrain jasangarri merkaturatu zituen, eta arrantza jasangarriaren aldeko apustua indartu zuen horrela.

Horrez gain, FSC (Forest Stewardship Council) zigilua duten baso jasangarrietako zurarekin egindako produktuak merkaturatzen ditu EROSKIK. Gaur egun, etxerako zelulosa sorta osoa, lorategietarako altzarien erreferentzia batzuek eta papergintzako erreferentzia batzuek zigilu hori dute.

EROSKIN bidezko merkataritzako FAIRTRADE zigiluarekin ere lankidetzan aritzen gara; hornidura katean zehar produktuen ziurtagiria bermatzen duen nazioarteko sistema honi esker, hasi ekoizlearekin eta amaierako kontsumitzailera arte produktuak gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko irizpide guztiak betetzen dituela ziurtatzen dugu.

EROSKI izan zen Espainian Bidezko Merkataritzako produktuak merkaturatzen hasi zen lehenengo enpresa banatzailea, eta gaur egun kafea, kakaoa, tea eta azukrea merkaturatzeaz gain, ehunezko produktuak eta baloiak ere merkaturatzen ditu.

“EROSKIK 2014an MSC ekoetiketa urdina zuten 740 tona arrain jasangarri merkaturatu zituen.”

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
13250