Eskaintzak eta zozketak

Jai hauetan gure upategiko aukerarik onenak jarri nahi ditugu zure esku

Asteko edo hileko erosketa egitera etortzen zarenean zure organ gure upategiko produktu bat sartzeko minutu bat edo gutxiago beharko duzu seguru asko. Ohiko markei begiratu bat eman, nabarmendutako eskaintzak ikusi eta kito.

Baina abenduak aurrera egin ahala, produktu hauen aurrean begira igarotzen dugun denbora luzatu egiten da. Bat-batean hamaika aukera egoten dira eta ohiko egun batean izaten ez dituzun zalantzak agertzen dira. Izan ere, ez da gauza bera zeure gustuen araberako ardo on bat erostea edo lagunekin afaldu behar duzunerako erostea edo familiako ospakizun baterako seguru asmatuko duzun zerbait aukeratzea.

Une bakoitzerako gure proposamena ezagutu nahi?

  • Beti asmatuko duzu ardo tradizional honekin

LAN Erreserbako ardo beltza, Errioxakoa

heldutako pikota kolore distiratsuko ardo honek heldutako frutaren aromak ditu lore zuriz inguratuta, almendrondo eta isatsaren loreen aroma, kanelaren eta baltsamikoen ukituak izateaz gain. Sarrera belusatua du, goxoa eta leuna; dotorea da ahoan, orekatua eta harmonikoa. Ondoren uzten duen zaporeak oroitzapen atsegina uzten du, gozatzen jarraitzeko gogoa sortzen dizuna.

Erosi hemen

  • Proposamen berria

Otoñal, erreserba handiko ardo beltza, Errioxakoa

Olarra upategiko ardoa, %90 Tempranilloa, %10 Mazuela, Graciano eta Garnatxa.

Bikaina errekiekin, haragi gorriekin, txerri-haragiarekin, ehizarekin, hestebeteekin eta ondutako gaztarekin uztartzeko.

Erosi hemen

  • Adiskideekin ospatzeko ardoa

Faustino, ardo gorri ondua, Errioxa

Faustino upategiko ardoa  %100 Tempranillo. Kolore garbikoa, distiratsua eta pikota gorria. Intentsitate aromatiko egokikoa, fruta freskoaren eta upelean ondutakoaren ukitu gozoak ditu.

Osagarri bikaina edozein haragirentzat, perretxikoentzat, atuna eta bakailaoa bezalako koipe askoko arrainentzat eta gaztentzat.

Erosi hemen

  • Familian ospatzeko ardoa

Faustino V, erreserbako ardo beltza, Errioxa

Faustino upategiko ardoa (%92 Tempranillo, %8 Mazuela), 16 hilabetez ondua haritz amerikarrarekin egindako upeletan. Kolore garbia du, distiratsua, gerezi-pikotarena, granaterako joerarekin; sudurrean oso intentsua, orekatua da.

Oso egokia zapore handiko arrainentzat, esaterako, atuna, txibiak tintan, haragi gorriak eta erdi-ondutako gaztak.

Erosi hemen

  • Jai hauetarako zuri bat

Blume ardo zuria, Rueda JD

Pagos del Rey-ko verdejo hau hori hila da, urre koloreko ukituekin. Sudurrean aroma zitriko dotoreak ditu, hala nola mandarinak eta laranjak eta lore zuriak ere bai, ezamihilu eta belar lehor ukituarekin amaieran. Ahoan aromak islatu egiten dira eta ardoak ongi integratutako azidotasuna du, gorputz ertaina eta amaiera fresko eta atsegina.
Arrainekin eta itsaskiekin, barazki-entsaladekin edo zopa hotzekin uztartzeko. 8-10 °C artean zerbitzatzeko gomendatzen da

Erosi hemen

  • Jai hauetarako apardun bat

Cava Brut Erreserba Codorníu Gran Plus Ultra
%100 Chardonnay Codorníu Sant Sadurní D’Anoia. Cava bikaina jatordu osorako, bere konplexutasunak hobetu egiten baititu jaki guztiak: risottoa, itsaskiak, itsasoko eta mendiko jakiak, ahate-paparra, erregosiak, ketuak eta osagai indartsuak.

Erosi hemen

  • Gomendio eskuragarriagoak

Arnalte ardo beltz ondua, Errioxa JD

Riovinsa upategiko ardo hau %100 tempranilloa da eta oso egokia.

Haragi gorriekin, pastarekin, arrozarekin eta gaztarekin ederki uztartzen da Errioxa hau.

Erosi hemen

  • 10 € baino gutxiagoko gomendioa

Joven Protos ardo beltza, Ribera de Duero JD

%100 mahats beltza, Protoseko ardoa, Peñafieleko Ribera de Duero upategikoa. Gerezi kolore gorria du, inguruan purpura ukituarekin, garbia eta distiratsua. Zapore handia du, fruta ukituekin, txigortua, tanino biribilekin eta amaiera onekoa. 6 hilabetez ontzen da haritz amerikarrean eta beste 6 hilabetez botilan.

Erosi hemen

  • 10 € baino gehiagoko gomendioa

Marqués de Riscal 0.75, Erreserbako ardo beltza, Errioxa JD

Ardo hau %90 Tempranillo, %7 Graciano eta %3 Mazuela da, Herederos del Marqués de Riscal upategikoa. 2 urtez ondu da haritz amerikarreko upelean eta urtebetez botilan. Gerezi-koloreko ardoa. Aroma baltsamikoa eta espeziatua, konplexutasun handikoa, fruta beltz helduen ukituarekin eta apur bat txigortua. Egitura ona du ahoan, zaporetsua du, trinkoa eta tanino biribilak eta dotoreak ditu.

Erosi hemen

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
296555