Askotarikoa

Kafeari asko eskatzen diogu…

Goizero gu esnatzea, baina baita lo egiten uztea ere, arratsaldeko 5ak baino beranduago hartzen badugu.

Lanera berandu goazenean berehala prest egotea edo asteburuetan, lasai gosaldu ahal dugunean, poliki-poliki ateratzea, kafea egiten den bitartean haurren gosarirako laranjen zukua ateratzen joateko.

Lagunekin egiten ditugun solasaldi luzeak alaitzea, istorioak ez baitira berdin kontatzen kafe on bat gabe.

Kafeari asko eskatzen diogu, baina ez dugu apenas ezagutzen. Badakigu energia eta bizitasuna ematen digula eta ez ginatekeela inor izango kaferik gabe, batez ere, goiz jaiki behar garen egunetan. Baina badira edari preziatu honi buruzko beste hainbat bitxikeria, ziur asko ezagutuko ez dituzunak.

Hona hemen horietako batzuk:

1. Arabiar hizkuntzatik dator “kafe” hitza, “Qahhwat Al-bun” esamoldetik hain zuzen, “bihiaren ardoa” esan nahi duena.

2. Kafea ematen duen zuhaitza kafeondoa da eta sei metrora arteko garaiera izan dezake.

3. Kafe-bihiak, berez, ez dira bihiak. Frutaren haziak baizik.

4. Kafeak nazioarteko egun bat dauka, urriaren 1ean. Gogoan hartu eta gozatu kafeaz egun horretan.

5. Gehien kontsumitutako bigarren edaria da munduan, uraren ondoren. Munduan, egunero, 1.600 eta 2000 milioi katilu inguru edaten direla aurreikusten da.

6. Italian eta Estatu Batuetan kafe asko edaten da, baina Eskandinaviako herrialdeetan edaten da gehien.

7. Gosarian hartu ohi dugun edaria izan arren, esnatu eta 2 edo 3 orduta ondoren da kafea kontsumitzeko unerik onena.

8. Kafe onak gozoak dira. Hain zuzen, azukrea botatzeko beharra adierazle on bat da kafea ona ala txarra den zehazteko: zenbat eta gehiago behar, orduan eta txarragoa.

9. Ez gaitu erre behar. Propietate organoleptikoak mantentzeko, kafeak ez du irakin behar.

10. Kapsula konpostagarrietan kontsumitzen baduzu, organikoen zaborrontzian bota ditzakezu, ongarri bihurtzen dira eta. Hala, itxi egiten da materia organikoaren zikloa, baliabide naturalak berreskuratzen eta birziklatzen lagunduz.

11. Aluminiozko edo plastikozko kapsulak kontsumitzen badituzu, gure denda guztietan aurkituko dituzun edukiontzietan birziklatu ditzakezu. EROSKIn aitzindariak izan gara bilketa-puntu horiek ezartzen. 

12. Listuak kafearen benetako zaporearen erdia ezabatzen du.

13. Esnearekin nahasita, kafearen efektuak murriztu egiten dira.

14. Japonian, kafetan bainu bat hartzeko eta igeri egiteko toki bat dago, Yunessun Spa Resort delakoan. Esaten dutenez, berpiztu egiten zaitu!

15. Munduko kaferik garestienak 900€/kg inguru balio du eta zibeta izeneko animalia jator baten gorotzetatik dator. Delicatessen oso preziatu bat da, Sumatra, Java edo Vietnam bezalako herrialdeetan bizi den felido horren sabeletik ateratzen dena.

Ez duzu EROSKIn aurkituko ?, baina beste hainbat mota ditugu aukeran:

Orain, apirilaren 21era arte, baliatu -% 10eko deskontua kafeetan 3 ale edo gehiago erosita. Sartu webgunean edo EROSKI aplikazioan eta aktibatu zure kupoia 2021eko apirilaren 9tik 21era bitartean

*Erosketa bakar batean aplikatzeko deskontua.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
346378