Jakin nahi duzu nola bermatzen dugun gure berezko markako produktuen kalitatea? Gure izena eta irudia ematen diegu, eta, horregatik, horiek seguruak, osasungarriak eta goi-kalitatekoak izateko konpromisoa daukagu. EROSKIko Kalitate Arduradunarekin, Mauro Rivas jaunarekin, hitz egin dugu.
Gure berezko markako produktuen 40. urtemuga ospatzen ari gara, zer mugarri azpimarratuko zenuke dela garrantzitsuena?
Eroski Sanniaren merkaturatzea; hots, produktu osasungarriagoak koipe, gantz ase, azukre eta gatz murrizketa garrantzitsuekin eta, gainera, ekarpen onuragarriekin, hala nola zuntza, Omega3 eta betaglukanoak. Horrek hornitzaileekin eta zentro teknologikokin kudeaketa garrantzitsua egitea eraman gaitu.
Zer prozesu bete behar da produktu berriari alta emateko?
Berezko markako produktu baten merkaturatzea onartzen denean, lehenbizi hornitzaileei ematen zaien fitxa teknikoa definitu behar da, proposamen bat egin dezaten. Gero, berezko markako profesional-taldeak lagin horietarako beharrezkoak diren erabilpen- edo zentzumen-probak egiten ditu, eta gurekin lanean diharduen itunpeko laborategietako batek analisiak egiten ditu. Indarreko legedia betetzen dutela baieztatzea eta antzeko produktuekin alderatzea da hurrengo urratsa. Eta kontsumitzaileen lehentasunetara edo gustuetara egokitzen diren ikustea. Informazio horrekin guztiarekin hornitzailea aukeratu eta behin betiko fitxa teknikoa egiten da.
Eta berezko markako hornitzaile berriaren kasuan protokolo berezirik egiten da?
Kasu honetan, lehenengo urratsa hornitzailearen etxean zuzeneko ikuskaritza bat martxan jartzea da, instalazioen higiene- eta osasun-egoera, manipulazio-praktikak, trazabilitate-sistemak, garbiketa, etab. egiaztatzeko. Azken finean, xehetasunez begiratzen dugu etorkizuneko hornitzailearen kalitateko kudeaketa-sistema osoa. Ikuskaritza hori gainditzea ezinbestekoa da gure berezko markako hornitzaileen zerrendan sartu ahal izateko. Gero, etengabe ikuskatuko da, aldizkakotasun aldakorrarekin, guretzat egiten dituen produktuen osasun-arriskuaren eta haien jokamoldearen arabera.
Eta dendan dagoeneko eskuragai ditugun produktuekin zer protokolo daukagu ezarrita?
Antzina-antzinatik egiten dugun gauza bat da. Kontrol-plan ezberdinak begiesten ditugu aurretiaz definitu dugun kalitate-estandarra eta gure produktuak seguruak direla eta fitxa teknikoan jasotakoa hertsiki betetzen dutela bermatzeko.
Adibidez, glutena bezalako alergenorik eza, material transgenikorik eza edo produktu fitosanitariorik eza bermatzeko planak daude.
Kontsumitzaileak gure produktuekin eragozpenik badu, zer egin dezake?
Berezko markako produktuen etiketa guztietan kontsumitzailearen arreta-zerbitzuko zenbakia dago, edozein kexa edo iradokizun edo produktuaren beste aspekturen baten inguruan ekarpenik egin nahi izanez gero, produktu-ontziaren etiketari edo diseinuari dagokionez, adibidez, betiere kalitatearekin zerikusirik ez badu. Jakina, ekarpenak salmenta-puntuetan ere egin daitezke; kasu horretan, dendako profesionalak jarriko dira gurekin harremanetan. Informazio horrekin guztiarekin erreklamazioa aztertuko da, eta barne-kontsulta eta produktuaren kontrol eta analisia kudeatuko dira.
Amaieran, beti erantzuten diogu bezeroari, eta hartutako erabakiaren berri ematen diogu. Eta geroko jarduera arazo-motaren araberakoa izango da. Orokorrean, harremanetan jartzen gara hornitzailearekin intzidentziaren jatorria identifikatzeko eta elkarrekin aproposena dena erabakitzeko. Intzidentzia larriagoetan, krisiaren kudeaketa-prozedura gauzatzen da, antolakuntzaren sail ezberdinak barne hartuz, mailarik gorenean.