EROSKIK merkaturatzen dituen produktu guztien elikadura arloko kalitatea eta segurtasuna bermatzen ditu. Oinarrizko printzipioa da hau EROSKI saltokietako edozein produkturentzat; kontsumitzaileen kooperatiba sortu zenetik hala izan da eta gaur egun inoiz baino indar handiagoa du.
EROSKIN kalitatezko ikuskaritzako protokolo zorrotza betetzen dugu hipermerkatu, supermerkatu eta onlineko salmenta guztietan, eta gure hornitzaileen ekoizpenean kontrolak egiten ditugu.
2014an 467 hornitzaileri egin zitzaizkien azterketak eta Salmenta Guneko Kalitate-azterketen Planari jarraituaz, 10.887 analisi mikrobiologiko eta fisiko-kimiko egin ziren berme handiagoa eskaintzeko elikagaien segurtasun arloan; bestalde, produktuen kalitate teknikoa 5.100 kasutan egiaztatu zen.
Kontsumitzaileari ahalik eta informaziorik gehien emateko printzipioari esker, bezeroek egiaztatu egin dezakete nork ekoizten dituen EROSKI produktuak, etiketan hori guztia adierazita baitago eta zehatz-mehatz jakin ditzakete produktuen nutrizio-balioak, ontzi guztien aurreko aldean dagoen semaforoari esker.
“467 azterketa hornitzaileei eta 10.887 kontrol analitiko elikagaien segurtasuna bermatzeko.”