Osasun gida

Karbohidratoak

Erregai energetikoa dira gorputzarentzat. Mantenugai horiek 4 kcal dituzte elikagai gramo bakoitzeko.

Karbohidrato motak


  • Karbohidrato konplexuak. Azukre sinpleen elkarketaz osatuak. Gorputzak azukretan bereizi behar izaten ditu, xurgatu eta asimilatuko baditu; horregatik, prozesua mantsoagoa da, eta ez du azukre koskarik eragiten odolean.
  • Azukre sinpleak. Honela banatzen dira:
    • Berez dituztenak: esnekiak (edukiaren %4) eta frutak (edukiaren %10). Horrez gain, ur asko izaten dute, eta mineral, bitamina, zuntz eta proteina ugari.
    • Gehituak: oso azkar xurgatzen dira, eta gainera, arrisku handia dute txantxarra eragiteko, batez ere haurtazaroan, baita gizentasuna, diabetesa eta abar ere. Batez ere, elikagai ultraprozesatuetan aurkituko ditugu. Ez da mahaiko azukrea (sakarosa) soilik, baizik azukre sinplea edo gehienbat azukrez osatutako bestelako edozein substantzia edo osagai gehigarri: eztia, siropea, kanabera azukrea, panela, zukua…
  • Eztitzaileak. Azukre sinpleen ordez erabiltzen dira; izan ere, ez dute kaloriarik, eta ez dute eraginik odolaren azukre mailan. Ez dute zaporea hezten, eta horiek asko
  • eta etengabe jatea kaltegarria da gure hesteetako florarentzat.
  • Zuntza. 2 kcal ditu gramoko. Izan daiteke:
    • Disolbagarria: Kolesterola murrizten du. Honako hauetan dago: oloaren zahian, garagarrarenean, intxaurretan, hazietan, dilistetan eta barazkietan.
    • Disolbaezina: Hesteetatik igarotzen laguntzen du. Osoko zerealetan, gari zahian eta barazkietan dago.
  • Osoko zerealak. Hidratoen elikadura iturri nagusia dira. Osoko eran jaten ditugunean zerealaren bihia osorik hartzen dugu, bere atal guztiekin. Fintzean, hozia eta zahia ezabatzen ditugu.

Mitoa: “Buruak behar du azukrea, eta, beraz, kontsumitu egin behar dugu”. Organismoa gai da glukosa beste substantzia batzuetatik hartzeko, adibidez, karbohidratoetatik.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
195333