Elkartasuna

Konpromisoa GJH2 agendarekin #ZeroGose

NBE-k 2015ean onartu zuen Garapen Jasangarriari buruzko 2030 Agendaren barruan, Garapen Jasangarriari buruzko 17 Helburu daude, horien artean, pobrezia ezabatzea, aldaketa klimatikoaren kontrako borroka, hezkuntza, emakumearen berdintasuna, ingurumenaren defentsa edo gure hirien diseinua. #ZeroGose Garapen Jasangarriko 2 Helburuak xede desberdinak ditu. Lehenak goseari amaiera ematearekin eta pertsona guztiek, zaurgarrienak bereziki, elikadura osasungarri eta nahikoa edukitzeko bermatzearekin lotuta daude.

Urtero, EROSKIN 8 milioi euro baino gehiago ematen dizkiogu elikaduraren elkartasunari. Eta 2020 urtean zehar elkartasunarekin eta gure ingurunearekin daukagun konpromisoaren zati gisa, ekintza desberdinak burutu ditugu pertsona zaurgarrienek nutrizio eta higiene behar basikoak estalita edukitzen laguntzeko:

Hiru mila tona elikagai bainogehiago eman dizkiegu 2020 urtean zehar talde behartsuenei “Zero Hondakin”programaren bidez. Horri esker gure dendetan kontsumitzeko egokia den elementu bat ere ez dela botatzen bermatzen dugu, horiek dendatik gertu dauden erakunde-sozialei emanez. Zenbateko hori 6 milioi bazkari baino gehiagoko donazioari dagokio. Programa hau garatzeko, EROSKIK erakunde desberdinekin kolaboratzen du, Elikagaien Bankua, Cáritas, Gurutze Gorria, Reto a la Esperanza, talde behartsuenei eta kalteberatasun egoeran dauden pertsonei laguntzen dieten erakunde sozial askoren artean.

Gainera, martxoan eta apirilean dirua jasotzeko kanpaina abiarazi genuen Gurutze Gorriaren RESPONDE planari laguntzeko, COVID-19ren aurka eta bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden haurren eta familien alde. Gure bezeroen laguntzari esker120.000€ baino gehiago eman ditugu Gurutze Gorriaren ekintza eta erantzun plan konkretu honekin kolaboratzeko, COVID-19ak eraginda, larritutako kalteberatasun egoeran zeuden 1.350.000 pertsona baino gehiagori zuzenduta.

Kanpaina honen ondoren diru-laguntza berri bati ekin diogu Espainiako Elikagaien Bankuko Federazioari laguntzeko. Kanpaina horren onuradunak ere areagotu egin dira eta kaltetuago daude bizitzen ari garen krisi sanitarioaren ondorio. Kilo Operazioa eta gero, ekainean amaitu zen ekintza honekin geure buruari ezarritako Milioi bat otordu’ erronka gainditu genuen. Konkretuki, eta gure bezeroen laguntzari esker 1.418.248 otordu eman genituen, Elikagaien Bankuei behartsuenen oinarrizko beharrei arreta eskaintzen zaiela bermatzen laguntzeko eta hurrengo hilabeteetan talde kalteberenei berehalako laguntza emateko.

Gainera, bazterketa arriskuan dauden pertsonak areagotzean eta ohiko zenbait laguntza bide aldi baterako itxita egotean alarma egoeran zehar, EROSKIN helburu sozialetarako erosketa txartelaren sistema indartu dugu oinarrizko behar horiek estaltzeko zailtasunak gutxitzeko eta bertako erakunde sozialei, talde zaurgarrienei eskaintzen dieten laguntza lana errazteko helburuarekin. Beraz, COVID-19ren krisia hasi zenetik 59 administrazio eta erakunde sozialekinkolaboratu dugu, larrialdi egoeran dauden pertsonei eta familiei eskaintzen dieten laguntza bideratzeko, helburu sozialak dituzten 15.000 erosketa-txartel baino gehiagoren bidez.

Ekintza solidario hauek AECC, Save the Children, Gurutze Gorria edo Cáritas bezalako erakundeen alde egindakoei gehitu behar zaie, guztiak helburu berdinarekin: COVID-19aren krisiak larrituta arrisku egoeran dauden pertsonak elikatzen laguntzea.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
328682