Askotarikoa

Kortxoa atera. Dastatu. Bidaiatu.

Gure ardo-sortak bide askotatik eramaten zaitu. Hala, era guztietako lursailak, partzelak, landak eta nabak jarriko ditugu zure kopan. Lur altuak eta baxuak. Antzinako lurzoruak eta ametsez betetako zeruak. Kontu handiz landutako lursail miresgarriak, txokoz txoko eta mahatsez mahats, haien lurretan zehar bidaiatzeko gogoa pizten dutenak.

EROSKIn, gure marken irudia berritu dugu, eta haien sorterrietako gidari turistiko bihurtu ditugu, produktuon esentzia originalari uko egin barik. Botila bakoitzean dago jatorria, eta helmuga, zuk zeuk aukera dezakezu, zuretzat sortu dugun ibilbide honekin.

 

Rías Baixas

Itsasargi eta itsaslaminen lurraldean, itsasoarekin hertsiki lotutako ardo batekin hasiko gara: Anae. Albariño mahatsekin egina, naturaren indar guztia ekarriko digu ahora. Magia hutsa egiten duen ardoa, fruta-usain eta lore-ñabardura gozoekin, gure zentzumenetan sartu eta haien bitartez bidaiatzera eramango gaituena.

 

 

 

D.O. Ribeiro.

Galiziatik irten gabe, mito eta kondairetan zehar bidaiatzen jarraituko dugu. Oraingoan, Ribeirora joko dugu Pazo de Xigard ardoaren eskutik. Eskualde horretan bat egiten dute mendiek eta mahastiek, zure kopan JD horren esentzia guztia jartzeko. Palomino mahatsekin eta tokiko beste hainbat barietaterekin egindako elixirra. Usain eta intentsitate ertainekoa, fruta ukituekin. Oro har, oso atsegina eta zaporetsua da, eta portaera garbia, arina eta freskoa du ahoan.

 

 

 

D.O. Rueda.

Orain bai, zelten lurralde misteriotsua atzean utzi eta verdejoaren sorlekua bisitatuko dugu, ardozaleek hainbeste maite duten eta azken lau hamarkadetan munduko erreferentea izan den JD ezagutzeko.  Bertan, Liena izendapenaren pean, fruta-usain biziko elixir bikaina aurkituko dugu, dastatzen duenari erabateko harmonia ekartzen diona eta gure ahotik pasa ondoren bidaiatzen jarraitzeko gogoak piztuko dizkiguna.

 

 

 

D.O. Ribera del Duero.

Hala, Gaztelako meseta zabal eta bakartira abiatuko gara, norbere burua aurkitzeko leku ezin hobea. Eremu lasai horretan, herrialdeko ibairik emaritsuenak arnasa ematen die beste garai batean Erdi Aroko zaldunek zeharkatu zituzten lursail eta partzela antzinakoei. Eta, gaur egun, zuhurtasuna pizten duen zaporea eskaintzen dute bertako mahatsondoek. Monsalvez upategiak 40 urte baino gehiago daramatza Dueroko Erriberaren bihotzean herrialdeko mahats barietate beltzekin ardoak egiten, eta ardo gaztea, haritzakoa edo ondua jarriko dizkigu eskura.

 

 

 

D.O. Bizkaiako Txakolina, Getariako Txakolina, Arabako Txakolina.

Lautada amaigabeak atzean utzita, euskal tradizioan sartuko gara txakolinaren* eskutik. Hainbat aukera dago Euskal Herriko ardo fresko, fruta-gustuko eta berdingabe hori dastatzeko, eta gure kasuan, hiru jatorri ezberdinetakoak aukeratu ditugu.

Mendigorri. Euriaz eta gatzaren aparraz ureztatutako txakolina. Itsasoaren eta mendi malkartsuen arteko mahatsondo nahasietan sortua, Getariako arratoiaren parean.

Zeruko. Getariatik hurbil baina Bizkaiko lurraldean, Gaztelugatxeko 241 eskailera-mailetatik gora eramango gaituen txakolina dugu, haize, itsaso eta harkaitzen artean sortua.

Bayarri. Gasteizko Andre Zuriaren enparantzan kuadrillak biltzeko boterea omen duen txakolina, euskal hiriburuaren txoko horretako etxe zurien artean istorioak gogoratu eta partekatzeko ezin hobea.

*Euskadin eskuragarri.

 

 

D.O. Rioja.

Eta motxila bizipen ahaztezinez betetzen dugun heinean, ardoaren kulturaren munduko erreferentera hurbilduz goaz. Munduko edozein txokotan entzuten da haren izenaren oihartzuna. Ardoa eta Errioxa konbinatzen dituen formulak bidaia paregabea eskainiko digu ezinbestean. Eta bideaz gozatzeko, aukera bikaina dira  Arnalteren 10 ardoak, beratze karbonikoarekin mazeratuak eta tanta bakoitzean zaporeen eztanda eskaintzen dutenak, usainen eta zaporeen milaka ñabardura desberdinekin.

 

 

 

D.O. Navarra.

Errioxako mahastiak zeharkatu ondoren, Oliteko Gazteluari egingo diogu bisita, hesien barneko bizimodua nolakoa zen ezagutzeko, Echave familiaren eskutik. Bi kide berri barneratu dituen familia horrekin, ardo gazteak, onduak edo erreserbakoak dastatzeko aukera izango dugu. Almenarik altuena bezain handiak diren ardoak, garnatxa (beltzak) eta chardonnay (zuriak) mahatsekin eginak.

 

 

 

D.O. Cariñena.

Gaztelutik atera bezain laster, Cariñenara joko dugu. Ziertzoaren lurraldean, antzinako udalerri horrek ardo berri bat eskaintzen digu: Noble Passion*. Aragoiko jendearen zintzotasunarekin eta zure ingurukoekin bizitzaz gozatzeko pasioarekin. Sarrera leun, bolumen nabarmen eta masusta- eta erregaliz-zaporearekin, gure jendearekin partekatzeko une ezin hobeak ekarriko dizkigu syrah eta garnatxaz egindako ardo leun horrek.

*Aragoin eskuragarri.

 

 

D.O. Tierra de Castilla.

Gazteluen, haize-erroten eta Erdi Aroko jauregien lurraldeetan idatziko ditugu gure bidaiaren hurrengo lerroak. Hain zuzen, Bronte familiako pertsonaien bitartez murgilduko gara ipuin klasikoetako protagonisten jatorrizko lurretan, Gaztelako txoko guztietara heltzeko eta iraganaren eta sasoi modernoaren arteko fusioa egiteko. Tempranillo, syrah eta merlot barietateak dira familiako 6 kideek gehien erabilitakoak eta parada honetan dastatu ahal izango ditugunak.

 

 

 

D.O. Valdepeñas.

Bidaiaren kapitulu berri batera goaz. Ardoaren kultura hobeto ezagutuko dugu, kontuan hartuta gure egunetara heldu bada, historian zehar mahatsondoak babesteko eta zaintzeko borrokatu eta bizitza eman duten pertsonei esker izan dela. Erdi Aroko gudari batek egingo lukeen bezala. Tierra Real upategiak bost pertsonaia aukeratu ditu gudari horiek ordezkatzeko: Peoia, Alfila, Erregina, Zaldia eta Dorrea. Bost ardo. Maisu-partida berdingabe horretan, tempranillo eta airen barietateekin egindako ardoen esperientziak aditurik handienak ere jarriko ditu xake-matean.

 

 

 

 

D.O. Jumilla.

Sumendien eta paisaia ikusgarrien erreinura goaz orain. Monastrell barietateak ematen dion errubi kolore bizia kontuan hartuta, La Celiako sumendiaren magma dirudi eskualde horretako ardoa. Cañador izenez ezaguna, usain konplexua dauka, mahatsaren fruta-tonuekin, banillaren ñabardurekin eta nolabaiteko ukitu txigortuarekin. Zapore bizien eztanda, aho-sabaian orekatu egiten dena, bidaiariak jatorririk sakonenetara eramanez.

 

 

 

D.O. Binissalem Mallorca*.

Eta sumendietatik, atseden apur bat hartzera. Eta Mallorcako hondartzan edo bertako kala txiki babestuetan kokatutako bainuetxe batean bada, askoz hobe. Horregatik elixir berri bat sartu dugu eskainiko digun geraleku hau gure bidaian. Pinyol Vermell onduak Tramuntanako mendilerroan barrena eramango gaituzte, bertako tradizioa eta ondare guztia ezagutzeko.

*Balearretan eskuragarri. Pinyol Vermell 2021eko ekainetik aurrera.

 

 

D.O. Lambrusco Dell´Emilia y Mantovano.

Erlaxatu eta indarrak hartu eta gero, kilometro-jauzirik handiena egingo dugu bidaiari amaiera emateko. Herrialdeko mugetatik harago, Italiako iparraldera abiatuko gara, Lambrusco eta Moscato ardoen sorterrira, eta bertan, Vite Selvate-ren eskutik, eskualde xarmangarri horretako marmolezko zoruetatik bidaiatuko dugu, une gozo, apartsu eta freskagarrien bidez tokiko kultura arnastuz.

 

 

 

Sad Eyes.

Itzulerak melankolia ekartzen digu beti, eta beste emozio bat denez, zergatik ez dugu gure ondokoekin partekatuko? Mahats asko eta oso onak jaso izan dira Sad Eyes ardo apartsua egiteko, bidaiariok oroitzapen eta zaporerik onenekin buka dezagun ibilaldia.

 

 

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
352509