Elkartasuna

La Palma gure bihotzean

Beste behin, ESKERRIK ASKO zuen elkartasunagatik! EROSKI NATUR platanoak erostearekin eta kutxan egindako borondatezko dohaintzarekin 435.000 € baino gehiago bildu ditugulako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioaren ondorioz La Palmako biztanleei laguntzeko.

La Palmako biztanleei laguntzeko, Cumbre Viejako sumendiaren erupzioagatik, kanpaina solidario bat jarri dugu abian EROSKIn, Kanarietako Platanoa kontsumitzera animatzeko. Urrian zehar gure denda guztietan saldutako Eroski Natur platano kilo bakoitzeko, 10 zentimo emango ditugu platanoaren sektorearen eta tragediak kaltetutako herritarren alde.

Gure bezeroek, erosketa ordaintzean kutxa-linean borondatezko dohaintza egiteko aukera izan dute. Bi ekimen horien bidez lortutako diru-bilketa solidario guztia Gurutze Gorriaren bidez bideratuko da, hondamendi naturala hasi zenetik kaltetuei laguntza eskaini dien elkartea baita. Emandako diruak kaltetutako pertsonen oinarrizko elikadura- eta ostatu-beharrak asetzen laguntzeko balioko du.

Kanarietako Platano-kontsumoari esker, kaltetuei lagundu diezaiekegu; izan ere, urtean merkaturatzen ditugun Eroski Natur Kanarietako Platano-aleen % 95 La Palma uharteko 325 nekazari txikietatik dator zuzenean.

La Palmako platano-sektorearentzat hain zailak diren une hauetan, gure bezeroak kontzientziatu nahi ditugu irlako ekonomiarentzat eta enpleguarentzat hain garrantzitsua den produktu honen alde inoiz baino gehiago apustu egitearen garrantziaz. Sumendiaren erupzioak kalte handia eragiten ari die plantazio eta azpiegiturei, baina La Palmako platanoa jatea segurua, osasuntsua eta zaporetsua da oraindik ere. Eroskitik egiten dugun dohaintzak, gure bezeroenarekin batera, sumendiak kaltetutako herritarren oinarrizko beharrei aurre egitea ahalbidetuko du. Denok lagundu behar dugu“, adierazi du Alejandro Martínez Berriochoak, EROSKIko Osasun eta Iraunkortasun zuzendariak.

Kanarietako Platanoa AGB

Urtero Kanarietako Platanoa AGBren (Adierazpen Geografiko Babestua) 12,5 milioi kilo inguru merkaturatzen ditugu, eta 2015. urteaz geroztik gure EROSKI Natur markaren bidez egiten dugu, urtean 5 milioi kilo inguruko salmentarekin. Kalitate-zigiluak berme bat dira bai kontsumitzaileentzat bai ekoizleentzat, produktuan trazabilitatea ezartzen baita eta produkzioan balio erantsia sortzen baita. EROSKI Natur Kanarietako Platanoak ere Global G.A.P. ziurtagiria du, ingurumenarekiko eta langileekiko nekazaritza-jardunbide arduratsuak bermatzen dituena.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
367179