Larruazal oso beltzaranetarako belle eguzki-produktu berri bat dugu!
Ukitu lehorreko FPS15 belle & SUN eguzki-olioak testura leuna eta arina du eta azkar xurgatzen da, urarekiko erresistentea da eta beltzaranztutako larruazaletarako egin da batez ere.
Ukitu lehorra duen olioa da, beltzarana azkartzen duena, eta, aldi berean, larruazala hidratatzen eta elikatzen duena, leun eta elastiko utziz.
Eguzki-iragazki fotoegonkorrak eta agente antioxidatzaileak, E bitamina, adibidez, konbinatuta, larruazala babesten dute, zahartze goiztiarra eta epe luzerako beste kalte batzuk saihestuz.

BABES OSO ALTUA: eguzkiarekiko oso sentikorrak diren larruazaletarako.
FPS 50+ eguzki-esnea eguzkiarekiko oso sentikorrak diren larruazaletarako linearen barruan dago eta hipoalergenikoa da, ez du ez perfumerik ez alkoholik. Produktu-linea horretan ere dago 50+ aurpegirako krema.
Halaber, gure kolore naturaleko Stick Solar FPS 50+ kremak ez du orban zuririk uzten larruazalean eta hedatzeko oso erraza da.
Aurpegia, eremu oso sentikorrak, orbainak eta pigmentazio- eta haurdunaldi-orbanak babesteko gomendagarria da. Aire librean kirola egiten denerako ere ezin hobea da.
Hipoalergenikoa da eta larruazala lehortzea eta zimurrak eta orbanak ateratzea ekiditen du, baita inperfekzioen tonua bateratu ere.



BABES ALTUA ETA OSO ALTUA: eguzkiarekiko oso sentikorrak diren larruazalentzat
.
Probatu gure FPS 30 eta FPS 50 aerosol gardenak (E bitamina dute zelulen DNA babesteko).
Eguzkirako lanbro ikusezina, ez koipetsua eta azkar xurgatzen dena. Larruazal bustian eman daiteke. Eta testura koipetsuak gustatzen ez zaizkien pertsonentzat pentsatua dago bereziki.


Ez krema ez eta lanbrorik ere? Orduan, babes-faktore altuko testura gardenak gustatuko zaizkizu.
FPS 30 eta FPS 50 spray gardenak emateko errazak dira eta larruazal argietarako edo eguzkiarekiko sentikorrak direnetarako egokiak diren babes-faktoreetan aurkituko dituzu. Bi sprayek E bitamina dute zelulen DNA babesteko.


Haurrentzako babesa
Etxeko txikienek zaintza bereziak behar dituzte. Ez dute denbora luzez zuzenean eguzkitan egon behar, ahalik eta gehiena hidratatu behar dira eta produktu egokiak erabili behar dituzte, txikien larruazal sentikorrerako, larruazal argietarako eta/edo eguzkia lehen aldiz hartzen denerako bereziki egindako produktuak alegia.
Aloe Vera eta E Bitamina ditu; ezaugarri hidratatzaileak eta antioxidatzaileak izateagatik da ezaguna.
Haurrentzako eguzki-lanbroa FPS 50+, azal sentikorrerako: Lanbro testura, emateko erraza eta xurgatzeko azkarra. Urarekiko erresistentea.
Haurrentzako eguzki-esnea FPS 50+, azal sentikorrerako: Emultsio arina, aplikatzeko erraza. Urarekiko erresistentea


Ezpainetarako babeslea FPS 30
Ezpainetarakobabesle honekin, ezpainak babestuta izateaz gain, zaindu ere egingo dituzu, Aloe Vera eta Kamamila estraktoa dituelako eta E Bitaminan aberatsa delako.

Aftersun
Eguzkitan egon ostean, konfort eta freskotasun sentsazioak areagotu nahi dituzu? AftersunAloe Vera hotz-efektuagelak aloe vera naturala eta kamamila ditu, eta larruazalaren galda eta gorritasuna txikiagotu, indarberritu eta ezkatatzea ekiditen dute.
Larruazala hidratatu eta arindu nahi baduzu, AftersunLozioa aukera ona da; testura arineko emultsioa da eta oso atsegina da eguzkitan egon ostean larruazala zaintzeko.
Agente hidratatzaile eta konpontzaileen sinergiak larruazala leun eta elikatuta uzten laguntzen du, berotasun eta gorritasun sentsazioa arinduz. Alantoina, glizerina, pantenola, E bitamina eta Aloe Vera kontzentratua ditu.


Eguzki-babeslea egoki erabiltzeko aholkuak:
- Produktua larruazalean hedatu, eguzkitan egon baino ordu erdi lehenago gutxienez, eta ez ahaztu eskuak, ezpainak, betazalak, oinak, iztaiak, belarriak…
- Produktu kantitate txikia jartzean, babesa nabarmen murriztuko da. Heldu batentzako gomendatutako kantitatea 36 gramokoa da, edo 6 kafe-koilaratxoren baliokidea. 2 orduan behin berriro eman behar dugu, baita bainatu edo kirol-jarduerak egin ostean ere.
- Ez egon eguzkitan denbora luzez, eguzki-babesa izan arren. Erredura bakoitzak larruazala betiko kaltetzen du.
- Haurrak eta haurtxoak zuzeneko eguzki-izpietatik babeste behar dira; txanoa eta kamiseta eraman behar dituzte jantzita.
- Begiak babestu beira polarizatuak dituzten eguzkitako betaurrekoak erabilita.
- Larruazala ongi hidratatu eguzkitan egon ostean.
- Ur asko edan ez deshidratatzeko.