Zure eta zure ingurukoen elikadura zaintzea gustatzen zaizulako, elikagai freskoak, osasungarriak eta jasangarritasunarekin konprometituak aukeratuz, kontatuko dizugun hau oso ondo etorriko zaizu.
Jakingo duzunez, arraina berme apustu bat da, janaria prestatzeko orduan duen erraztasunaren eta, batez ere, dituen onura osasungarriak direla eta.
Gainera, keinu sinple batekin, zure osasuna zaintzeaz gain, itsasoetakoa ere zaindu dezakezu, prozesu arduratsua bermatzen duen MSC zigilu urdina duten produktuak aukeratuz, arraina harrapatzen denetik hura manipulatzen den arte, elikagai-eredu jasangarriagoa eta ingurumena errespetatzen duena osatzeko.
Beraz, MSC zigilua duen arraina aukeratzen duzunean, zure burua eta zure ingurunea zaintzen dituzu. Jarraitu irakurtzen.
Gero eta handiagoa da ziurtagiri horrekin gure dendetan eskura jartzen dizugun eskaintza, bai freskoa, bai kontserban edo izoztua.
IZOZTUA EDO KONTSERBAN
MSC zigilua kontserban edo izoztuta dauden produktuetan ere aurki daiteke. Aukera hori izatea berme osasungarria da, kalitatezko produktu fresko baten nutrizio-ezaugarriak bere horretan mantentzen baititu.
Bizitza eta bere erritmoak jada ez dira edozein unetan osasuntsu jateko aitzakia.