Tokiko produktua

Nafarroako tokiko ekoizpenarekin dugun konpromisoa indartu dugu

EROSKIn konpromiso sendoa dugu gure jarduera-eremuetako tokiko ekoizpenarekin eta horren adierazle garbia da gure sare komertzialean hurbileko produktuei eman diegun bultzada. Hala, Nafarroako tokiko produktuen salmentek goranzko joeran jarraitzen dute eta % 14,3ko hazkundea izan dute ekitaldi honen lehen erdian.

Tokiko produktu freskoak hazkundearen buruan

Tokiko jatorriko produktu freskoen salmentek % 14,3 egin dute gora. Hazkunde horren gailurrean urdaitegiko eta harategiko produktuak daude, % 17,6ko eta %15,5eko gorakada erdietsi dutenak, hurrenez hurren. Bereziki nabarmentzekoak dira EROSKI Natur berezko markaren Nafarroako AGB txahala, AGB bildotsa edo Reyno Gourmet zigiludun Eroski NATUR Nafarroako oilaskoa. Era berean, bertako fruta eta barazkien salmentak nabarmen handitu dira, % 13 baino gehiago, aurreko urteko aldi berberarekin alderatuta.

“Tokiko ekoizpeneko eta sasoiko produktu freskoen eskaintza zabala gure saltokien bereizgarri bihurtu da. Urtez urte, tokiko produktuak merkaturatzeko gure konpromisoak gora egiten du eta une honetan, COVID-19ak eragindako egoera zailaren aurrean, lehentasun handiagoa eman diogu nekazaritzako elikagaien ekoizle txikiekiko elkarlanari. Tokiko produktuak kontsumitzeko garaia da, kontsumoa, lanpostuak eta ekonomia berreskuratzeko eta mantentzeko. Hurbileko produktuek kokapen nabarmena irabazi dute gure linealetan eta haien salmenta-bolumenaren hazkunde etengabeak erakusten duenez, gure bezeroek ere halako produktuak nahiago dituzte, iraunkorragoak, freskoagoak, osasuntsuak eta kalitate handiagokoak”, adierazi du Asun Bastida EROSKIren Tokiko Produktuetarako merkataritza-zuzendariak.

Nafarroako lehen sektorearekin batera tokiko elikagaiak sustatzeko ekimen ugari egiten ari gara eta berezko markako hainbat produktu garatu ditugu, hala nola: arrautzak, kontserba begetalak, Idiazabal Artzai-Gazta JDko gazta Erronkari JDko artzai-gazta. Horiez gain, EROSKI Natur berezko markaren pean, Nafarroako AGB Zainzuriak eta Tuterako Orburuak merkaturatu ditugu.

Bestalde, Nafarroako Teknologien eta Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren Institutuarekin lankidetzan gabiltza Nafarroako eskualdeko produktuak Reyno Gournet markaren bitartez sustatzeko. Dagoeneko, 450 erreferentzia jarri ditugu merkatuan. Era berean, Nekazaritzako Elikaduraren Nafarroako Klusterrean parte hartzen dugu, besteak beste, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorea Europa mailako berrikuntza eta iraunkortasun politikekin lerrokatzeko helburuz.

Gure politika komertzialak ahalik eta gehien bultzatzen ditu tokiko ekonomiak, ingurunean aberastasuna sortuz eta nekazaritzako elikagaien, ekonomiaren eta gizartearen garapena sustatuz. Espainian ditugun 4.200 hornitzaile komertzialen artetik, erdia baino gehiago tokiko ekoizle txikiak dira. Eredu horrek tokiko nekazaritzako elikagaien ekoizpen-sare oso dibertsifikatua bultzatzen du sektorearen iraunkortasunerako funtsezko elementu gisa.

Lehen sektorearentzako laguntza pandemian zehar

COVID-19aren krisiak sukaldaritza-negozioak itxi behar izatea eragin zuenetik, nekazari eta abeltzain txikien ekoizpenaren zati handi bat sektore horretara bideratzen dela kontuan hartuta, tokiko ekoizleekin elkarlanean jarduteko sistema bat abiarazi genuen, ekoizpen horri irteera bat emateko xedearekin.

Nafarroan, hainbat ekintza koordinatu ditugu Nafarroako Teknologien eta Nekazaritzako Elikagaien Azpiegituren Institutuarekin, “comamos de casa” kanpaina garatzeko eta eskualdeko behikiaren, gaztaren, barrubetearen, txistorraren eta piper- edo zainzuri-kontserben kontsumoa bultzatzeko. Gainera, Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Elkartearekin hitzarmen bat sinatu dugu, gure dendetan tokiko zenbait produktu merkaturatzeko; hala nola: zainzuriak, orburuak, piperrak, txahalaren eta txerriaren haragia, gaztak edo ardoak.

Elikagai-banaketako lehenengo taldea Nafarroan

Nafarroako lehenengo banaketa-talde kooperatiboa eta elikagaien banaketako liderra da EROSKI. Nafarroako 400 hornitzaile ingururekin lan egiten dugu, 220 milioi euroko erosketa-bolumenarekin, eta eskualdeko 3.200 produktu inguru merkaturatzen ditugu.

Guztira, 112 establezimendu biltzen dituen sare komertziala dugu Nafarroan, berezko edo frankiziatutako supermerkatu eta hipermerkatuen eta cash&carry saltokien artean. Gainera, gasolindegiak, optikak, bidaia-bulegoak, kirol-ekipamenduko dendak eta online dendak ere baditugu, eta Nafarroako % 100ean etxez etxeko banaketa egiten duen operadore bakarra gara. 209.000 bazkide bezerotik gora ditugu Nafarroan, EROSKI club fidelizazio-programaren bitartez.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
324772