“Osasuna esaten zaio erabateko ongizate fi siko, mental eta sozialari eta ez bakarrik gaixotasunik edo minik ezari”, dio Osasunerako Mundu Erakundeak (OME). Ondare horri eusteko, etengabe ohitura onak praktikatu beharra dago; esaterako, osasuna babesten eta ongizatea eta bizi itxaropena handitzen duten honako ohitura hauek.

1 Higiene ohitura onak.
Eskuak maiz garbitzea, hortzak garbitzea eta bainatzea oinarrizkoak dira minei aurrea hartzeko.

2 Elikadura osasungarria.
Gida honekin hori lor dezazun nahi dugu.

3 Bizitza aktibo batek onura fi siko eta mentalak dakartza.
Muskuluak eta hezurrak indartzen ditu, kaloriak erretzen ditu, odol zirkulazioa hobetzen du eta burua lasaitzen..

4 Behar besteko eta kalitatezko atsedena.
Elikadura ohiturez gain, lagungarria da afariaren eta oheratzearen artean denbora nahikoa uztea atseden ona izateko.

5 Aisialdiaz gozatzea.
Zaletasunak izatea eta horiez gozatzea, eta gizarte harremanak zaintzea funtsezko osagaiak dira gure ongizatean.

6 Mentalki aktibo egotea.
Memoria eta arreta lantzea eta ikastea.

7 Osasun mentala zaintzea.
Estresa kudeatzen jakitea, gaur egungo bizi erritmoa kudeatzea, familiarekin uztartzea…

8 Ohitura toxikoak saihestea.
Hala nola erretzea, alkohola edo bestelako drogak.