Askotarikoa

Nolako orbanak halako detergenteak

Orbanak bezain amaigabeak dira detergenteak eta garbitzeko modu ezberdinak…

Hala, arroparako detergentea erosterako orduan, hainbat formatu izango dituzu aukeran: hauts tradizionalak, gel likidoak eta kapsulak. Badakizu une bakoitzerako detergenterik onena aukeratzen?

Detergente mota bakoitzak ezaugarri eta onura desberdinak ditu: usain txarrak, garbia eta leuna, Agur Bereizteari, Aromaterapia, Freskotasun +, kolore biziak, kolore ilunak, etab.

Nola bereiz dezaket bakoitzaren eraginkortasuna erosketa egiten dudanean?

Linealetan, mota guztietakoak aurkituko dituzu…

Badira ingurumena errespetatzen duten detergente eraginkorrak. Etiketa ekologikoa dute eta hein batean birziklatutako plastikoz egindako ontzi birziklagarrietan datoz.

  • Botanical Origin
  • Seventh Generation
  • L abre vert

Orbanak kendu ezin izateak kezkatzen bazaitu, detergente higienizatzaileak izango dituzu eskura, usainak kentzeko bereziak eta orbanen kontra eraginkorrak direnak.

Aldiz, jantziren bat mimo eta kontu handiz zaindu nahi baduzu (adibidez, haurtxoaren arropa), zainketa bereziko detergenteen sorta zabal bat aurkituko duzu, ehundura eta jantzi finenak garbitzeko diseinatutako produktuekin.

Bestalde, gobada ahalik eta lasterren eta ahalegin txikienarekin amaitu nahi baduzu, kapsulak dira zure gauza! Denbora aurrezteaz gain, produktuaren kantitatea neurtuta izango duzu, detergenterik ez xahutzeko edo gaindosifikaziorik ez egiteko. Izan ere, formatu likidoekin, detergentea xahutzeko eta behar baino gehiago erabiltzeko joera baitugu. Gainera, kapsulekin, denbora eta produktua aurrezteaz gain, ingurumenari mesede egingo diozu.

Aurrezpena kontuan hartuta erosteko modu on bat prezioaren eta litroaren arteko harremana begiratzea da. Linealean aurki ditzakezun aukera guztien artean, EROSKI markak du harremanik onena eta gainera, hainbat aukera eta formatu ezberdinetan duzu eskuragarri…

Orain, EROSKIn, aktibatu zure deskontu-kupoia webgunearen eremu pribatuan edo aplikazioan eta lortu % 10eko deskontua detergenteetan 2 ale edo gehiago erosita.  Martxoaren 24ra arte.

Hona hemen detergentea eta leungarria erabiltzeko 3 amarru

Eskuoihaletarako: gutxiago, gehiago da:

Hobe da eskuoihalak detergentearekin soilik garbitzea eta leungarririk ez erabiltzea. Hala, hobeto xurgatuko dute hezetasuna eta luzeago mantenduko dira erabiltzeko moduan… inoiz probatu duzu?

Egin etxeko aire-gozagarri bat leungarriarekin:

Bota tapoi bat leungarri urez betetako eltze batean. Jarri eltzea su ertain-bizitan ura irakiten hasi arte eta lurrunak zure sukaldea urez betetzen hasi orduko, utzi hozten. Sartu likidoa etxetik duzun difusoredun ontzi batean (adibidez, kristal-garbigarri bat birziklatu dezakezu) eta ihinztatu nahasketa armairuetan, tiraderetan eta oinetako-altzarietan, zure arropak gobada garbiaren usaina har dezan.

Gainera, usaina gustuko baduzu, izaren gainetik ihinztatu dezakezu ohea egin ondoren, edo egongelako tapizerian zipriztindu (adibidez, sofan). Usainak liluratuko zaitu!

Eskulanak detergentearekin. Slimea ezagutzen duzu?

Etxeko txikiekin egiteko eskulan mota bat da slimea. “Blandiblu” edo “moco de gorila” delakoak ekartzen ditu gogora. Plastilinaren antzekoa, baina likidoagoa eta likatsuagoa da, eta oso dibertigarria. Luzatu eta hainbat modutan manipulatu daiteke, baita lurrean bote egin ere, eta nahi duzun koloreekin apaindu ahal izango duzu, kolore ezberdinak, distirak edo purpurina erantsiz.

Errezeta honetarako, ondorengo osagaiak behar dituzu:

  • Kola zuria (100 ml)
  • Kaiku bat
  • Detergente likidoa
  • Elikagai-koloragarria edo pintura
  • Purpurina edo brillantina (aukeran)
  • Ura (50 ml)
  • Koilara

Urratsak:

  • 1. urratsa: Bota itsasgarria kaikuan.
  • 2. urratsa: Jarraian, erantsi koloragarria edo pintura pixkanaka eta mugitu koilararekin, nahi duzun kolorearen tonuarekin ondo integratuta geratu arte. Nahi baduzu, erantsi purpurina, izartxoak edo brillantina.
  • 3. urratsa: Erantsi koilarakada bat detergente likido eta koilarakada bat ur. Eragin. Errepikatu urrats hau masak muki-testura hartu arte.
  • 4. urratsa: Atera SLIMEa kaikutik eta oratu eskuekin atzamarretatik erabat askatzen dela ikusi arte.

Aholkua: slimea bere puntuan geratzen ez dela ikusten baduzu, detergente likido apur bat erantsi ahal diozu, edo bestela, arto-irin apur bat.

Gogoratu Eroski.es online supermerkatutik eros ditzakezula gure detergente guztiak.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
344136