Uncategorized

Guk ere kolaboratzen dugu Urdaibako kosta garbitzeko ekimenarekin

Gure arrandegiko langileek txeke bat eman diote jarduera akuatikoak egiten dituen Bermeoko Izaro Sub klubari 2.000 euroren balioarekin. Urdaibaiko kosta garbitzen laguntzeko izango da, ekainaren 8an, Ozeanoen Mundu Eguna dela eta. Langileek arrain iraunkorraren ziurtagiria sustatzeagatik egindako lanaren saria da, zeina kooperatibak antolatu baitu barne deialdi bidez Osasunaren eta Iraunkortasunaren ekimenik onenak saritzeko.

Garbiketa jardunaldiaren antolatzaileek, Izaro Sub-ek, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Diputazioak, helburu gisa dute jendea kontzientziatzea itsasora botatzen den zabor eta plastiko kopuruaz eta itsas ekosistemaren kutsaduraz.

Oso engaiatuta gaude arrantza iraunkorrarekin eta saltzen dugun arraina iraunkorren ziurtagiriarekin saltzearen alde egin dugu, bai itsas zabalean arrantzaturikoa eta bai akuikulturatik datorrena. Gaur egun, txikizkako banatzaile bakarra gara bi zigiluak dituena: batetik, GLOBAL GAP, bere arrandegietan akuikulturatik datozen espezieak era seguruan eta iraunkorrean ekoitziak direla ziurtatzen duena, eta, bestetik, Marine Stewardship Council (MSC), arrantzaleku iraunkorretatik datorren arrain freskoa zein izoztua merkaturatzeko ziurtagiria.

Sortu zure kontua eta jaso ezazu astero gure newsletterra, EROSKIren azken berriekin eta informazio komertzialarekin

Izena eman nahi?
273686