Nutri-Score adierazle berria izan daiteke EROSKI markako gure produktuetarako, nutrizio-semaforoaren osagarri. Erraza da: erosketa saskira sartzen dituzunean, irakur dezakezu, zer puntuazio jaso duten zure produktuek ‘A’ eta ‘E’ bitartean.
Oraingo EROSKI nutrizio-semaforoari, presente gure marken ontzi guztietan, gehitu egingo zaio produktuaren sailkapen orokorra nutrizio-kalitatearen arabera, bost mailako eskala erraz batean, bakoitza letra eta kolore batekin (“A” berdetik “E” gorrira).
Sailkapen hori, Nutri-Score izenarekin ezaguna, produktuak 100 gramoko zenbat kaloria duen begiratuta kalkulatzen da, zenbat osasunerako nutriente on duen (zuntza, proteina, zenbat fruta, barazki, fruitu lehor eta egoskari), gutxiago jatea komeni den zenbat produktuaren nutriente (gantz aseak, gatza eta azukreak) duen.
Nutri-Score eredua elikagaien zientzietako akademikoek eratu dute, Europako Batasunak balidatu du eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OMS) onartu du oraindik orain.
Orain EROSKI klubeko bazkideei galdetzen ari gara ekimen horri buruz, osasun, elikadura eta kontsumo adituek eta EROSKIko komite zientifikoak nutrizio-etiketa batzuk aurretiaz baloratu ondoren.
2007tik gure ontzi guztietan dagoen nutrizio-semaforoarekin batera, kontsumitzaileak erraz jakin ahal izango du produktu bakoitzaren nutrizio-balorazio globala zein den, beste batzuekin alderatu eta hobeto aukeratu ahal izateko.
EROSKI markarekin saltzen diren elikagai guztietan nutrizio-etiketa eredu berria sartzea funtsezko neurri bat litzateke eta horrek aldatu egingo lituzke elikaduraren sektoreko estandarrak Espainian. Kooperatibako bazkide bezeroek ekimena onartzen badute, etiketa berri horiek dituzten lehen ontziak urte amaieran hel daitezke EROSKI dendetara.
Ondo ezagutzen al duzu gure Nutrizio-Semaforoa?
EROSKIren nutrizio-semaforoa etiketatze modu aurreratu bat da eta horri esker kontsumo errazio ohiko batek daukan nutrizio-ekarpena jakin daiteke, denok dugun kaloria eta nutriente (gantz, gantz ase, azukre eta gatz) beharrak kontuan hartuta.
Eman HEMEN zure iritzia Nutri-Score adierazleari buruz.
* Irailaren 23a baino lehen egiten baduzu, irailaren 23ra arte zozketatzen ditugun 50€-ko 50 txarteletako bat irabaz dezakezu.
